Azaroak 2an gure auzoko txoko desberdinak ezagutuko ditugu auzokide eta eragile desberdinen eskutik gure gertuko historia ezagutzera emateko gure ahots propioarekin, belaunaldi desberdinen arteko zubia izatea da gure helburua, benetan ederra da proiektu hau, gu behintzat ez gara nekatzen gauza berriak ezagutzeaz. Memoria oinarri gure auzoa eraikiko dugu ametsen bidetik!

Auzoko eskubide sozialen bulegoa Urriaren 22an bere jarduna hasiko du berriz ere. Asteartero, arratsaldeko 7etatik 9tara, DOAN, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (bilbikobulegoa@gmail.com)

Larunbat honetan, Urriak 19 auzo lana -n goizeko 10:00etan hasita. Eraiki ditzagun gure ametsak elkarlanean!

Carlos Taibo auzoko kultur etxean egon zenekoa, lekua txiki gelditu zitzagun horrenbeste jenderekin
Argazki guztiak: flickr.com/photos/txeng/albums , espero dugu ere egun gutxitan aurkepen guztia igotzea edonork entzuteko

📆 Gaur asteartea, urriak 15, arratsaldeko 7etan Carlos Taibo idazle eta politologoa izango dugu Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (Urazurrutia Kalea 7, Bilbo) bere azken liburua aurkezten eta solasean. Krisi orokorraz eta eredu bidezkoago bati buruz hausnartu eta eztabaidatzeko aukera ona.

Kaixo auzokide. "Sobremesa" dokumentala grabatu zela 10 urte bete dira. "Sobremesa"k orduko San Frantzisko auzoaren errealitate zati bat agertzen duela baliatuko dugu tarte honetan eman diren aldaketez mintzatzeko denon artean, auzokideok auzoaren norabidea eta etorkizunaz ausnartzeko eta gure iritziak, beldurrak eta ilusioak partekatzeko. Etorriko zara? Sarean. Ostegun honetan. Jai giroa berotzeko

Bilbiko eskubide sozialen bulegoaren mezua duzue hemen, oraindik ez dute beraien jarduera hasi, informatuko zaituztegu martxan jartzen direnean noski

"Tarzán y Jane Porter deberán enfrentar a un ejército enviado por el importante ejecutivo de una empresa cuyo propósito es dominar la selva y hacer negocio con ella."

youtu.be/yhFM88MqaXM

FB-en hitzordua: facebook.com/events/2162331703

Ez genuen aurreikusten holako arrakasta izango zuenik bigarren bisita gidatu honek! Dagoeneko izena emateko zerrenda kendu dugu, beraz izenik ez baduzue eman hurrengo deialdiaren zain egon beharko duzue, arduratsuak izan nahi dugu gure bizilagunekin eta jende kopurua mugatu dugu. Sentitzen dugu eta asko eskertzen dugu jendeak erakutsi duen interesagatik, egon adi hurrengo deialdietara!

- Apirilak 6 Larunbata 11:00etan Urazurrutiako kaitik (La Mina jatetxe ondoan). Eraman argiren bat eta oinetako erosoak edo mendiko botak mehatzetan sartzeko. Leku mugatuak
- Izen ematea: Goizalde Kultur Elkartea. Naiz eta izena eman baieztapena itxaron behar dute
- Hizkuntza: Euskara nagusiki eta erdara.
- Hizlariak: Arturo Izarzelaia, Andrea Heuschmid, Fernando Bilbao.
- Informazioa: kulturetxeabizirik@gmail.com

📣 📣 📣 📣 "Sitio Distinto, Euskal Herriko galiziar inmigrazioari buruzko film - dokumental bat da, eta bi herrien arteko sortutako lotura kulturalak."

Lekua eta ordua: Martxoak 21 Osteguna 19:30etan. Bilbo Zaharreko Kultur Etxea, Urazurrutia Kalea7, Bilbo.

Laburpen bideoa: bit.ly/2HkWVZw
Zuzendaria: Davide Cabaleiro
Ekoizleak: Zirriborro / Pixel Films / ETB
Hizkuntza:Euskaraz (azpitituloak erderaz)

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.