Zenbait mailatan euskara doan ikasteko Jaurlaritzak jarritako laguntzari esker bikoiztu egin dira matrikulazioak, egunotan jakin dugunez.
Hortaz, galdera da: zeren zain daude gure agintariak maila guztiak EH osoan guztiz doan jartzeko? Ez da diru kontua eta estrategikoa da.
Hemen gaiari buruzko aste honetako Argiako gai nagusia: Pausoak pauso, oraindik hankamotz, Onintza Iruretaren eskutik.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2894/euskara-doan-ikastea
@larbelaitz Bai eta ez.
Hortzmugak ibiltzeko balio duen neurria, hortzmuga.
Baina A1 + A2 eta B1, neurri batean, euskaraz zerbait jakiteaz egiten digu berba. B2+C1+C2, onartzetik urte batzuetara iraungitzen ez bada, sarri ez da besterik hobeto ordaindutako lanposturako betiereko giltza baino.
Euskara erabiltzea guztiz duainekoa da baskongadetako erdiarentzat baino gehijagontzat eta nekez -oso-oso nekez- hartzen zaio antza. Ordaindu ezik 0, ordainduta?
A1-C2 ikasle. A1-C1 maixo
@larbelaitz
Eta tabu galanta: Zer diren klaseok sarri.
Gaur gure ama dut klaseetan, EHra etorri zenez gero. Eta, egia esan, irakasleriaren tarte baten formakuntza (engaiamendu?) falta ere tarteko dagoela esango nuke.
Nik benetan espero dut beheko mailetara etorri den uholdetxu horrek senti dezan ikasten duten euskarak euskara erabiltzen dutenekin komunikatzeko balio diela.
Baina benetan zail ikusten dut erdiak lortzea ere.
Zarata eta estrategiaren arteko balantzan hautu txarra darabilgu