#fedibertsoari buruzko albisteak nahi dituzu? Euskarazko #lemmy instantziako komunitate honetan dituzu: https://lemmy.eus/c/fedibertsoa
Eman izena webgunean eta gozatu euskarazko lehen foro federatuan 😊
@okerreko @mikelgs @miren @bertol Jokin, zure baimenarekin hari bat ireki dut lemmy foroan. Soilik plugin hau jarri dut, besteak zure kontu! https://lemmy.eus/post/120
@mikelgs @aldakur @miren @bertol Ei! Beste gehigarri bat jarri dut egun hauetan eta oso pozik nago. "Send later" deitzen da eta mezuak programatzeko da, orain idatzi eta nahi duzunean bidali ahal izateko. Errepikapenak ere programatu daitezke! https://addons.thunderbird.net/en-US/thunderbird/addon/send-later-3/ #Thunderbird #addons
@aldakur @mikelgs @miren @bertol Iepale! Ba hona hemen nextcloudera gauzak igotzeko erabiltzen dudana: https://addons.thunderbird.net/eu/thunderbird/addon/filelink-nextcloud-owncloud/?src=search eta gero Izarok zioen Lighting egutegiak sinkronizatzeko. https://addons.thunderbird.net/eu/thunderbird/addon/lightning/?src=ss Eta koloretako karpetak: https://addons.thunderbird.net/eu/thunderbird/addon/colored-folders/?src=ss (azken hau ez dute Thunderbirden azken bertsiora eguneratu, uste dut)
Egun batzuk daramat Thunderbird erabiltzen eta oso arraroa egiten zait, baina programa erosoa da eta ongi funtzionatzen du. Aurrera! #moa
Urrian eskatu genion @aldatsa eta biok @nextcloud@mastodon.xyz-i Mastodon bidez ebook-ak eta komikiak irakurtzeko app-ek ez zutela ongi funtzionatzen Nextcloud-en azken bertsioetan (https://mastodon.eus/@ileturia/105028917760551759).
Ez da horregatik izango, baina gaur ikusi dut orain badagoela app bat badabilena NC19rekin, epubreader (https://apps.nextcloud.com/apps/epubreader), eta konprobatu nire NextCloud-ean. Bikain!
Software librearen mundua ikaragarria da.
Azken asteetan bi proiektu berri sortu dira euskal #fedibertsoan:
https://baleafunk.eus audioentzat (musika eta podcast libreak)
https://lemmy.eus euskarazko foro libreak
Ikusten duzuen bezala ospatzeko emojiak gehitu ditugu!
Bihar #Euskaraldiari ekingo diogu. Sarean ere izan zaitezen @librezaleren hau uzten dizut 😄
GCompris 1.0 bertsioa argitaratu da bere 20. urteurrenean. GCompris 2-10 urteko haurrei 100 jarduera baino gehiago eskaintzen dizkien hezkuntza-softwarea da.
https://librezale.eus/2020/11/21/gcompris-1-0-argitaratu-da/
Bikain Ikastolen Elkartea, Amazon ukatzen tinko, argudioz eta arrazoiz.
Baina, mesedez, egin behingoz gauza bera Googlerekin. Urteak dira beraien besoetara gogo biziz jauzi egin zenutela, gure haurrak beraien atzaparretan utziz eta Ikastolen guztiz kontrako baloreetan heziz, eta baten aurka emandako arrazoi berberek balio dute bestearen aurka ere.
@txopi Eta beste hau ere bai, noski!
https://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Txirrita_eta_Saiburu_FIREFOX.png
#WordPress 5.6 Beta 3 probatarako eskuragarri dago! https://eu.wordpress.org/2020/11/08/wordpress-5-6-beta-3/
Zergatik ez duzun behar antibirusik #Linuxen (normalean)
https://www.howtogeek.com/135392/htg-explains-why-you-dont-need-an-antivirus-on-linux-and-when-you-do/
@peertubek azken bost hilabeteetan egindako #auzolaguntza kanpaina 4. helburura iritsi da (60.000€). Horri esker live streaming-a garatuko dute!
https://joinpeertube.org/roadmap
#Peertube #Fedibertsoa #SoftwareLibrea
Googlek GNU AGPL #copyleft lizentziari buruzko politika argia du: EZIN DA erabili Googlen, ezta laneko ordenagailu, eramangarri edo mugikorretan ere:
"WARNING: Code licensed under the GNU Affero General Public License (AGPL) MUST NOT be used at Google."
"Do not install AGPL-licensed programs on your workstation, Google-issued laptop, or Google-issued phone without explicit authorization(...)"
https://opensource.google/docs/using/agpl-policy/
Lizentzia hori erabiltzeko arrazoi bat gehiago 😜
Ez gara asmatzen ari, teknologiaren beste ikuspuntu bat, burujabetza eta askatasunei lotuagoa dugunok erabaki horiek suposatzen dutena transmititzen.
Ez gara gai izaten ari era horretako erabakiek gure hezkuntza sistema «propioa» izateko ametsetik zenbat aldentzen gaituzten adierazten.
Ez gara gai, txikitatik, teknologiaren ikuspuntu murriztu eta merkantilizatuan gure alaba-semeak hezteak zer ondorio dakartzan azaltzeko...
https://www.berria.eus/paperekoa/1881/038/002/2020-10-03/dilema.htm
#FSF gogotsu ari da mundu mailan #hezkuntza komunitateen kezka eta esperientziak biltzen. Euskaratutako artikulu hau irakurtzera gonbidatzen zaitugu: https://hezkuntza.librezale.eus/2020/09/17/fsf-give-students-userfreedom/
Baita eskaria sinatzera (erregistratu behar duzu) eta berau zabaltzera: https://my.fsf.org/give-students-userfreedom
Bideoa ikusi behar duzu! 😆
#SoftwareLibrea erabiltzen duzu edo erabili nahi duzu eta zalantzaren bat daukazu? Zerbait ibiltzerik ez duzu lortzen? Besteek nola egiten duten ikusi nahi duzu?
Horretarako eta beste gauza askotarako txat berria daukazu eskura: Software Libre Zalantzak!
https://librezale.eus/2020/09/19/txat-berria-software-libre-zalantzak/
#Mozilla fundazioaren #CommonVoice proiektuan lagundu duzu edo laguntzen duzu euskarazko grabaketak eginez?
Hala bada, animatu zaitez inkesta txiki hau egitera:
https://framaforms.org/common-voice-contributors-survey-1594130628
Azaroan emaitzak aurkeztuko dituzte Montpellierreko unibertsitatean ospatuko den konferentzia batean.
Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen egitura finkorik gabeko lantalde irekia da. Izan libre, izan euskaldun!