Jakin dugunez #HezkuntzaSaila-k LH-ko ikasle/irakasle bakoitzari ordenagailu 1 esleituko die, ikastetxeei gailu desberdinen artean hautatzeko eskatuz. Honen aurrean, irakaslez eta gurasoz osatutako #HezkuntzanEreLibrezale taldeak honakoa helarazi nahi die ikastetxeei.
#SoftwareLibrea-ren aldeko apustua egitea egokiena dela uste dugu. Hau da, irakasle zein ikasleentzat Windows/Linux sistema duten ordenagailuak eskatzea. Eta #Linux-en erabileraren aldeko hautua egitea.
Zuen zentroan, #HezkuntzanEreLibrezale-ren bidean urratsak eman nahi badituzue edo zalantzak argitzeko gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue, idatzi hona: hezkuntza@librezale.eus
#Chromebook-en aukera ez zaigu egokia iruditzen ondorengo arrazoiengatik:
1) Haurren #pribatutasuna ez dute bermatzen.
2) #Euskara gutxien eskaintzen duen aukera da.
3) #ZaharkitzapenProgramatua dute.
4) Google-kiko dependentzia sortzeko diseinatuta daude.
5) Gaitasun digitalen murriztea eragiten dute.