Korrikaren kantuarekin bueltaka...
Nire ezjakintasunetik: erritmoz bizia, originala, dantzatzeko modukoa, tradizioa berritu eta berritasuna ohituretan sustraitu nahian, dena onartuz bezala (inklusiboa?...)
Txistuak errepika eskaintzen dio eta errepika hori geldituko da belarrietan, letra ikasiko duen amaren semerik ez baita jaio!😅
Laburtuz: gustuko dut!!
Bertsolaritzaren genealogia feminista, infografia batean https://www.argia.eus/argia-astekaria/2622/bertsolaritzaren-genealogia-feminista-infografia-batean
Eta are okerrago: mendeetan zehar bertan bizi izan ziren milioika indigenen genozidioa horrela kalifikatu eta laburtzen du Borrellek: "lo único que habían hecho -Europatik joandakoei buruz ari da- había sido matar a cuatro indios".
Oraindik horrelakorik!! Lotsagarriak benetan Borrellen mezu, pentsakera eta jarrera arrazista eta supremazistak.
Bere esanetan, Rufianek omen daki ongi ximaurra eta zerrautsaren nahasketa ekoizten eta barreiatzen. Bada...berea zer ote da?
Borrellentzat badirudi munduko herrialdeen historia europearrak bertan azaltzen direnetik hasten dela ("los Estados Unidos de America nacieron a la independencia prácticamente sin historia").
https://youtu.be/Gj7fqbldlf4
Bart ETB2n:
Morroi bait agertu da aho-bizi txapa paparrean duela. Artzain Onaren parean mikroa eskutan. Bai, esataria da. Eta berriketa gazteleraz abiatzearekin konformatu ez, nonbait (norbaitek erdera baino ez duela ulertzen adierazi arte gutxienez), eta ez du bada bota:
"Aquí en Donostia-Sansebastian". #deuskaraldia
Euskalzale eta orozale bilakatzeko ametsetan...