Jarraitu

Atzo, neonazi batek Buffalon (AEB) 10 pertsona hil zituen. Manifestu bat zabaldu da, ustez berea, non esaten duen Brenton Tarrantek inspiratu duela. Tarrant 2019an Christchurchko meskitan 50 pertsona hil zituen, eta beremanifestuan Anders Breivik, Utøyako sarraskiaren egilea, inspiratu zuela adierazi zuen.

Irudietan, Buffaloko neonaziaren manifestuaren azala, Tarranten manifestuaren 2. orria, Tarrantek sarraskian erabilitako materiala eta Azov errejimentuaren enblema. Guztietan, eguzki beltza.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.