mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Suge belarra (Arum italicum)

@Haltzadia hara! Ez nekien horrela izena zuela. Hostoa errotik kendu eta zurtoin zuri garbia geratzen da. Behin koska egin nion eta ahoa erre zidan minutu batez 😅

Hori da baita ere haziak egiten dituena garatutako zurtoin batean, bolatxo gorriak, ezta?

@mikelgs @Haltzadia Ene mikel! Baina nola halakorik! Landare toxikoa da! Ezagutzen ez duguna probatzea nahiko arriskutsua da landareen kasuan 😅😅

@mikeletxeberriaokariz
Umeetako gure txantxa bat zen, landarea ezagutzen ez zuen 'lagun' bati ostoak oso goxoak zirela eta koska egiteko esatea...
Nola erretzen zuen ditxosozko landareak!... 🤣🤣
@mikelgs @Haltzadia

@agaraialde @mikelgs @Haltzadia eta kasu egiten al zizueten? Nik tarteka haurrekin egiten dut lan eta basoko landare batzuk jangarriak direla esatean ez dit inork sinisten. Batzuk ezta neronek jan eta gero ere.

@mikeletxeberriaokariz
Bai noski!... Duela 40 bat urte zen, guztiak umeak ginen eta normala zen auzo inguruko zelai eta baserrietan jolasten ibiltzea, landareak mastikatzea, etab... Gogoan dut Irusta gorriaren loretxoak eta platanito deitzen genien loreak oso gozoak zirela. Gozoak ziren loreak topatzeko denetarik dastatu beharra zegoen 😉
@mikelgs @Haltzadia

@aintzanemug @agaraialde @mikeletxeberriaokariz @mikelgs @Haltzadia Eibarren ere platanitoak txupatzen genituen. Nola arraio deitzen da lore hori?

@aintzanemug @agaraialde @mikeletxeberriaokariz @txikillana @mikelgs @Haltzadia Ikastolako atarian pila bat genituen eta denek txupatzen genituen noizean behin.

@iune @aintzanemug @agaraialde @mikeletxeberriaokariz @txikillana @Haltzadia baina nola egiten da, lorea landaretik kendu eta puskatzen den toki hori miazkatu? Hirustaren loreekin bezala?