Jarraitu

Ze ona artikulu hau!!! sarean.eus/smartphone-askearen eskerrik asko @ileturia . Fairphone 3 bat oparitu didate oraintxe, berri-berria 😁😁😁 Artikulua irakurrita /e/ instalatzea izan da igual gehien erakarri nauena.

Galdera orokorrean, guztioi: hori iruditzen zaizue gaur egun aukera onena? Hala bada, ni animatuko nintzateke instalatzen, baina ez naiz oso abila ere, igual hobe postaz bidaltzen badiet mugikorra, beraiek jartzeko?

@mikelgs Fair Phone 3 hori justu /e/ Fundazioak ere saltzen du berria /e/-rekin, beraz pentsatzen dut ez dela arazorik egongo instalatzeko. Baina beraiei instalatzeko bidaltzearena martxan dute orain?

@mikelgs Bestela, norberak instalatzeko, ez dut inoiz nik /e/ instalatu, baina pentsatzen dut ez dela Cyanogen edo Lineage baino zailagoa izango. Nik hainbatetan jarri ditut horiek, arazo gabe, baina bere zera badu...

@ileturia aurreko mugikorra oso gaizki dabil, bateria berria behar duela uste dut ze %50eko edo gehiagoko kargarekin itzali egiten da bi gauza batera eskatzen badizkiot.

BQ markakoa, Aquaris M5 modeloa. Zuk uste merezi duela bateria bat erosi eta hau ere biziberritzeak? (Baita /e/ jarri ere akaso). Gehiago galdetzea abusatzea ez bada 😅😊

@ileturia ok ok, eskerrik asko!! Berriz jartzen dut hau, mundu guztiak irakurri behar luke panorama orokorra ulertzeko 👌👌👌 sarean.eus/smartphone-askearen

@mikelgs @ileturia berria baldin badaukazu, eta zaharra galdutzat eman baduzu... saiakera egingo nuke. Nik guztiekin egiten dut; gaizki joaten hasten denean (garantiaz kanpo, normalean) CyanogenMod edo LineageOS jarri. Beste urtebeterako edo ematen dit. Hori bai, bateriarena ez dakit hobetuko duzun...

@miren @ileturia eskerrik asko Miren! Hemen nabil saltseatzen, zaharrari LineageOS jarriko diot igual (bateriarik erosi ez, telefono finko bihurtuko da ta listo xD). @PorrurenGrabatokia zuk zer esan duzu, berria erostekotan zaudela? Agian hau interesgarria? pine64.org/pinephone/

@mikelgs @miren @ileturia Ezez, erosteko asmoik ez! Redmi 4 X bat lortzekotan nabil, ez berria, erabilia. Ta Android libre(ago) bat jartzekotan nabil.

Esan bezela LineageOSek Google dauka barrenian ta ez da oso errexa kentzea.
eOSek dena iña dakar, baño kendu ezin daitezken haien aplikazio batzuk daude.
Ta CyanogenMod nola dabil? Android da? Google gabetua?

@PorrurenGrabatokia @mikelgs @ileturia nik dakidala LineageOSek es dakar Googlerik... aparte instalatu behar zaio nahi izanez gero, openGapps edo antzekoren baten bitartez. CyanogenMod LineageOS bihurtu zen duela urte batzuk.

@miren @mikelgs @ileturia Behin baino toki gehiotan irakurri detenez Googleen DNSak, interneterako bidea Googleetik pasatzea, GPSa berdin etab:

reddit.com/r/degoogle/comments

@PorrurenGrabatokia hor jartzeu oso pro ez baza gomendagarriyo dela /e/OS delakua @miren

@mikelgs @PorrurenGrabatokia nik ulertu dut gomendagarriagoa dela, erabiltzaile ez oso teknikoentzat (tartean ni), /e/, LineageOS de-Googleatzeko artikuloan aurkezten dituen pausoak jarraitzea baino

@mikelgs @PorrurenGrabatokia irakurketatik ulertu dudana:

- LineageOS: DNS, GPS eta halako batzuetan G zerbitzarietara jotzen du, beste G zerbitzurik ez instalatuta (openGapps edo microG instalatzea aukeran)
- /e/: DNS, GPS eta halakoetan G zerbitzaririk ez, microG berez instalatuta

Laburbilduz: batek alde batetik G kendu, bestetik jarri; besteak alderantziz 🤷🏻‍♀️

@miren @PorrurenGrabatokia honek aldiz ematen du Androidetik independientea den bidea urratu nahi duela, ezta? pine64.org/pinephone/

@miren @mikelgs MicroG ez da Googleena, Googleen zerbitzuak simulatzen ditun programa aske bat baizik.

Notifikazioek ondo funtzionatzeko aplikazio batzuk Googlen zerbitzuak erabiltze dituzte, baño hauetan, noski, Google dago.
MicroG iruzurtzaile bat da, aplikazio hoiek ondo funtzionatzeko Google gabe

@PorrurenGrabatokia @miren beraz /e/ instalatzeaz informatzera joan naiz, baina "highly recommended" jartzen dit e.email bat sortzea (doc.e.foundation/create-an-ecl). Ze rolloa, aurten behintzat ez da niretzat hau. Eskerrik asko pentsatzen laguntzeagatik!!

@mikelgs @PorrurenGrabatokia @miren Ez da zertan, posta, egutegia, agenda eta abar eskaintzen dizute Google-tik askatzeko, baina ez da derrigorrezkoa. Nik ez dut (aurrez nuen posta eta laino propioa).

@PorrurenGrabatokia @miren @ileturia-ren artikuluan hau jartzeu:

CyanogenMod, izatez, Android-en aldaera edo bertsio bat da (fork bat izendapen teknikoan), Android software librea dela baliatuz egiten dena, baina Google-k jartzen dion beste aurreinstalatutako software guztia kenduta.

sarean.eus/smartphone-askearen

@mikelgs @miren Oaintxe irakurriet! CyanogenMod LineageOSen aurrekaria da

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.