Euskeraz ez don egitura bat faltan botatzet maiz, ta "-ago" negatibo bat da.

Ez dago modurik negatiboki areagotzeko hitzak, ta izanez "gutxiago" positiboki areagotutako bat da. Ta arraroa ite zait hau pentsatzian

@PorrurenGrabatokia ez dut ulertzen zein arazo duen horrek. "Gehiago"ren kontrakoa "gutxiago" da. Baiezko moduan bada ere, esan beharrekoa esatea ahalbidetzen du, ez?

"Ez hain gutxi" edo horrelako zerbait da adierazi nahi duzuna? Ziur lagundu ezingo zaitudala, baina adibideren bat jarriz gero agian ulertuko dut zer esan nahi duzun.

@txopi @PorrurenGrabatokia Gaztelaniarekin alteratua:
El menos bonito < menos bonito < bonito < más bonito < el más bonito

Euskaraz ez dago horrelakorik egiteko ezer, antonimoekin ez bada:
? < ? < polit < politago < politena

@jon @PorrurenGrabatokia oranin ulertu dut, eskerrik asko!

Kasu horietan "itsusiena" eta "itsusiagoa" jarrita duin asko geratzen dela uste dut.

Nik euskaraz zerbait faltan botatzen badut "es que" esateko modu bat da!

Gaztelaniaz faltan botatzen ditudanak: "etzidamu", "herenegun", "eguerdi on"...

Hizkuntza bakoitza mundu bat da!

@txopi @PorrurenGrabatokia duina da, baina azken finean konparaketak norantza bakarrekoak dira.

«Anteayer» erabiltzen dut herenegun esateko nik.

@jon arrazoi duzu, "etzidamu" esan nahi nuen.

🕘 Herenegundamu (-3)
🕙 Herenegun (-2)
🕚 Atzo (-1)
🕛 Gaur
🕐 Bihar (+1)
🕑 Etzi (+2)
🕒 Etzidamu (+3)
⏳ Gaur zortzi (±7)

Iaz eta Geurtz hitzak ere erabilgarriak dira! 😉
@PorrurenGrabatokia

@PorrurenGrabatokia
Horregatik da garrantzitsua hizkuntza aniztasuna (eta pertsona eleanitz izatea).

Pentsa hizkuntza bakarra balu jendeak munduan... horrelakoez ezin ohartu akaso.
@txopi @jon

Jarraitu

@PorrurenGrabatokia @txopi @jon
Esan nahi dut, hizkuntza mugatua dela ezin ohartu akaso.

@mikelgs @txopi @jon Erabat ados diozunakin: geroz ta hizkuntza gehio ezautu, ta jatorri ezberdinekoak, geroz ta ulerkera irekigoa garatze deu

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.