:elegose: Kaixo taldekideok!

Zer moduz liburuaren irakurketa? Ekaineko liburuak proposatzen hasi behar dugu.

Gogoratu:

* Maiatzak 24 - 30: proposamenak bidali traolarekin.
* Maiatzak 31 - Ekainak 6: inkesta betetzeko.

Badakizue zein den proposatu behar duzuen liburua?

@elegose
Uste dut asko gustatuko zaidala , hasi baino ez naiz egin. Testuinguraketa etengabean datuak josten ditu, anekdotak, pertsonen arteko harremanak, kontrarioen arteko gertutasun harrigarria... ikusarazten dute lehen orriek.

Hurrengorako, izugarri gustatu zitzatdan liburu labur-labur bat proposatzen dut. Jende gehiagok parte hartzeko balio dezake (eta nik neuk denbora izateko 🤣🤣). Liburu hori "Gau ilunekoak" da, Sarrionandiarena. Ilustratzailea ez dut oroitzen, baina BIKAINA

@mikelgs ba aitortuko dizut liburuko lehen orrialdeak irakurrita zutaz oroitu naizela. Zergatik? Gogoratzen komentatu genuela Sarrik egindakoak eta agian komenigarria litzakeela egunen baten lehen ahotik entzutea beraiena? Bada, pentsatu nuen: hemen daukagu aukera!

(Aipatu nahi dut gehiago espero nuela literaturatik eta gutxiago saiakeratik, baina eroso eta gustura irakurtzekoa dirudi @elegose).

Jarraitu

@desertorea
Bai!! Ni ere gogoratu nintzen elkarrizketa hartaz!! Lucio Urtubiaren moduko anekdotak nahi nituen (Maleteroan sartu genuen; lehen banketxea lapurtu nuenean galtzetan pixa egin nuen...).

Beharbada morboa dago horrelako detaileak jakiteko gogoaren atzean, baina ardura politikoa ere bai.

ETAko kideen bizipen eta ekintzen gorabeerak jakiteko eskubidea daukat? Edo horiek ezagutzea betebeharra ere bada? Ze ona, momentuz,
@elegose

@mikelgs @desertorea @elegose Gerra zibila eta osteko errepresioa bizi izan zutenek 60 bat urte behar izan dituzte gauzak kontatzen hasteko. Zenbat beharko dute hauek? Ez dakit, baina hor badaude mila istorio interesgarri, eta jakin beharreko.

@txikillana @mikelgs @elegose eta errepresioa jasan zuten askok, ez dute aipatu nahi ere egin. liburuan Ibrahimak esaten zuen zergatik ez duen gogoko bizi izandako bortizkeriaz berba egin .

Baina gogorra izanik ere, politikoki (eta humanoki) desiragarria deritzot.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.