Jarraitu

Galdera bat, "auzo eskola", "herri eskola"... modukoak marratxoarekin idatzi behar dira? "Etxepare auzo-eskola" adibidez? Edo marratxorik gabe ondo?

@mikelgs nik marratxoarekin idatziko nituzke, edo bestela hitz bakar bat balira, autoeskolaren kasuan bezala.

@mikelgs nik, batzuetan @rawr@uluka.otsoku.me-k gomendatu bezala, Elhuyarren hiztegian jasotako forma horiek erabiltzen ditut, baina, idazten dudan aldizkari bateko zuzentzaileak kendu egiten dizkit. Beraz, forma zuzena zein den ez dakit, baina idazteko moduaren atzetik gustu kontua badagoela argi daukat.

@mikelgs

Bereiz zen marratxoz, estiloaren arabera. Egunkariek marratxo gabe jarri ohi dute maketazio arazoak ekiditeko, ta akademikoki beti marratxoz, nabartasunik kentzeko

@porru @mikelgs erabilerarekin hitzak fosildu egiten omen dira. Zenbat eta erabiliagoa, zenbat eta kontzeptu ezagunagoa, ohikoagoa, orduan eta fosilduagoa: haur eskola --> haur-eskola --> haurreskola.

Erabilerari eta garaiko beste testuei adi egon behar. Leku eta sektorearen arabera gainera, kontzeptu batzuk ohikoagoak dira edo ez. Beraz, nahiko kontu subjektiboa da. Horregatik malgutasun nahiko dago eremu honetan.

Guztiz fosildu diren batzuk: hautsontzi, eskularru, zurrumurru, auzolan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.