Hip hop-arekin alderatuta, zerk egiten du bertsolaritza... bertsolaritza? Neurriek? Bat-batekotasunak? Gaiek? Atzealdeko musika gabeziak?

Funtsean oso antzekoak dira, ezta? Harritzen nau Selektah Kolektiboaren ostean beste talde ospetsurik (nik dakidala) ez izanak.

@jon
2zio hor duzu. Puntakoak iruditzen zaizkit. Eta rap hutsa ez den arren, Glaukoma ere bada.

@kilkerra 2zio ezagutzen nuen, eta Odeiren drill-a aurkitu berri dut. Badago eszena, baina oso underground-a da oraindik.

Jarraitu

@jon @kilkerra 121 krew ikusi nuen behin eta onak zirela edo izango zirela iruditu zitzaidan. Gero Ane Guria etorri zait burura, ez dakit zein den musika mota hori baina bazpare.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.