Begira @kilkerra eta @UZEI , agian erantzun nahi didazue Lemmyn edo hementxe Mastodonen https://lemmy.eus/post/17853
@mikelgs @kilkerra Jagonet¹-en (“Zuzena al da zeren soilik erabiltzea, zeren eta erabili ordez?”) esaten den bezala, ZEREN soilik erabili izan da tradizioan, eta Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan ZEREN sarreran adibide hau jaso da: “Arma hauekin ni ezin higi naiteke, zeren ez naiz usatua”.
___
¹Jagonet: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=648
@mikelgs @kilkerra
EZEN lokailua (ahozkoan sarri ZE esaten da), BAIT- edo -(E)N menderagailurik gabe ere erabil daiteke (ikus Jagonet²: Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait- eranstea?).
___
²Jagonet: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=582
@mikelgs @kilkerra
Beraz, ZEREN/ZE hautua erregistroaren araberakoa litzateke, gure ustez.
Bestalde, Euskaltzaindiak ez du esan ZERGATIK... -(E)N eta ZERGATIK EZEN... -(E)N moldeak gomendatzekoak diren edo ez.
Edonola ere, zure galderak Mastodoneko kontu honetan dugun xedea gainditzen duenez, Euskaltzaindiaren Jagonet kontsulta-zerbitzura jotzea gomendatzen dizugu: 👇
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=formularioa&Itemid=423&lang=eu
@mikelgs @UZEI
Horrekin trauma bat dut, erantzuna bilatzeak izutzen nau.