Jarraitu

Ezagutzen duzu Software Libre Zalantzak txat gela? Telegram bidez bat egitea erraza da: t.me/SoftwareLibreZalantzak

Gaur elkarrizketa gai honen bueltan ibili da:

"...Nik dakidala ez dago euskal Peertube instantzia irekirik.
...hemen badago jendea dirua jartzeko prest legokeena? Agian enpresa bati eska diezaiokegu Peertube bat jartzeko eta hemengo bolondres batzuek moderazio lana egin lezakete (en plan pornoa edo bideo naziak borratu, agertuko balira)...
...Urtean 50€ gehienez"

Mastodonen norbait?

Biziki ona izango litzateke hezkuntzako edukiak (ikas materiala) horrelako instantzia batean igoko balira.
Etxetik gaian sakontzeko edo berrikusteko bideoak plataforma libre batean egongo lirateke eta gainera, euskarazko bestelako edukiak erraztasunez aurkitzeko aukera izango lukete.

Hezkuntza sailak aukera aztertu beharko luke.

@Hego
Hezkuntza instituzionalen prozesu burokratiko luzeei (eta erabakiei) itxoin baño, aproposagoa da holakoak guk geuk sortzea ta erabiltzea. Bagabiltza batzuk kontu honen bueltan eta Peertuberen kontuakin muitzen ai da kontua. Laguntza teknikoa edo dirua ere ondo datoz beti, beraz proiektu hoi martxan ikusteko gogoz bazaude, lagundu!

@porru ikasleek bideoen bitartez ikasi dezaketela jakin behar dute eta horretarako beharrezkoa da hezkuntzaren sostengua (hezkuntza saila, ikastolen elkartea, eskola publikoa, unibertsitatea, lanbide-heziketa...).

Kontsumitzaile potentzialak ez du hain ezezaguna den plataforma batera joko honen existentzia ezagutzen ez badu eta horregatik, aipatutako kasuan, hezkuntza-sektoreen laguntza beharko litzateke.

Aurretik zerbait egiten bada, ba primeran, baina kontsumitzaileak ere beharko dira.

@mikelgs Ni ere alde‼️ 🤩 Izan ere, orain artio tubedu erabili izan dut bertzerik ez zegoelako ...
tubedu.org/c/hezitzaile_bat_sa

@makeip
Sartu SLZ gelan eta irakurri atzotik gaur arte esan direnak (baduzu lana!). Matrix aldean ere baduzu gela

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.