bat niregandik oso gertu intsektu hegalari bat harrapatzen ikusi dut. Hegal kolpe bat eta zast!

@aldatsa
Orain dela hiru aste herrian nengoen, ohean etzanda erdi esna altxa gabe oraindik, etxe zaharreko leihotxoa irekita... eta enara bat sartu zen, ez dakit ikusi ninduelako-edo buelta eman eta lehiotik beherantz fffiuuUM! atera zen berriro 😍

@gontxatorre
Enara arrunta izango zen, horiek ibiltzen dira inguruan (sorbeltzak ere bai, baina ez zen sorbeltza sartu)
@aldatsa

@mikelgs @gontxatorre Esango nuke ez zela sorbeltza, azpia txuria zuelako. Enara arrunta eta azpizuria ez naiz bereizteko gauza. Hegan doazela nola jakin daiteke zein espezietakoa den?

Jarraitu

@aldatsa
enara arrunta (golondrina comun) eta enara azpizuria (avion comun)

"... La golondrina común tiene reflejos azules en el dorso, mientras que su frente y su garganta son de color naranja. El avión común, por su parte, presenta la garganta de color blanco, tiene un aspecto más redondeado y no posee reflejos azules. Además, la cola de la golondrina es extremadamente ahorquillada y sus dos extremos son muy alargados, formando una V." expertoanimal.com/diferencia-e
@gontxatorre

@aldatsa @gontxatorre
Errazena sorbeltza: beltza, handixeagoa, hegan egitean garrasi nire ustez itsusia... azkarrena hegan ere sorbeltza nik uste. Izen zientifikoa Apus apus du, "oinik gabea" delako, ez daki lurrean edo adarretan jartzen, beti hegan eta kabia horman (nire gurasoen teilatu hegalean, goruntz sartzeko zuloetan bizi ziren). Eta migratzerakoan lo egiteko gai omen da hegaldian zehar! Eta zorri edo arkakuso edo holako pila bat izaten omen dute. Gustatzen zaizkit eta aldi berean ez! 😂

@mikelgs @aldatsa enara azpiruriak eta sorbeltzak hirigunetan ikusten dira sarri. Enara arrunta ez da oso ohikoa eta gehiago egiten da landa eremuetan.

Sorbeltzek oso altu egiten dute hegan. Besteeak ez hainbeste.

@gontxatorre @mikelgs Landa eremuan ikusi nuen eta baxu zebilen hegan. Niregandik metro eta erdira edo harrapatu zuen intsektua. Oso azkar pasa zen eta seguru nagoen bakarra azpia zuria zuela da.

@aldatsa @mikelgs Auskalo, orduan... Hurrengoan buztanaren formari ere erreparatu! 😉

Euskal Herriko iparraldean beste enara batzuk ere ikusten dira. Besteekin alderatuta, haitz enara nahiko sedentarioa da. Baina azpia ez da nabarmen zuria, arrea baizik.

Bestalde, aurten enara ipurgorri bikote bat habia egiten ikusi dut Gipuzkoako kostaldeko herri batean (errepide baten zubi baten azpian, hain zuzen). Kokapen horretan berria da, nik dakidanez. Duela urte batzuk ez ziren kostaldean ikusten.

@gontxatorre
Horrelako enara (daurica) ba omen dago Kuartangon. Kamera ezkutuak jartzen dituen friki batek esan zigun 😂👌 (kabia ere ba omen zegoen iaz, zubi baten azpian, baina ez dakit datu hau ondo oroitzen dudan)
@aldatsa

@mikelgs @aldatsa barrualdean ohikoago zen. Iparraldeko lerroan nahiko berri. Aurten, Bizkaiko kostaldean ere habia egin omen du.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.