Igande euritsua... Primerako abagunea #XerezaderenArtxiboa n entzuteko
#NeilGaiman en "Zaldun kontuak", euskaraz esklusiban
@Xerezade esteka urdin jartzeko, klik egiteko moduan, https:// jarri behar zaio hasieran. Mastodonek oraindik ez duelako .eus amaiera domeinu gisa identifikatzen edo. Gero entzungo dut!!!
@mikelgs Eskerrik asko, zuzenduko dut. Ea gustatzen zaizun!
@Xerezade atzo entzun nuen portzierto! Bikain irakurrita beti bezala eta itzulpenean oso euskara jasoa nabaritu nuen! Baina ulergarri izateari utzi gabe gainera
Hala ere, onartu behar dut eduki aldetik #Coraline gehiago gustatu zitzaidala. Kultura kristau eta anglosaxoia nahiko eta sobera kontsumitzen dugu...
Hurrengo podcastaren zain geratzen naiz, @Xerezade erabiltzailea jarraitu eta jakinarazpenen kanpaitxoari eman baitiot!
@mikelgs Ai, ze poza! Eskerrik asko! Ea hurrengo baterako Neilman jaunaren beste zerbait dakargun, Coralineren ildokoagoa