mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Kaixo berriz. 3 urte ta gero hemen nator berriz trasteatzen.
Aurretik ibili nitzanian beste federazino(?) batzuk ikusteko aukeria gogoratzen neban baina jarraitu ahal izateko jende berrixa topatzia kostatzen ari jat.
Norbaitek pistaik neretzat?

@PatxiVidrio
Kaixo! .eus instantziatik idazten dizut, baina Mastodonen elkarrekin bezala gaude guztiok.

Fedilab aplikazioa mugikorrean instalatzea gomendatzen dizut. Horrela, nik zuen instantzia (jalgi) eroso ikus dezakedan bezala, zuk .eus instantziako denbora-lerro lokala ikusi ahalko duzu. Hau da, jarraitzen ez dituzun euskaldunak agertuko zaizkizu.
peertube.eus/w/eWAjxuZXc9viC24

mikelgs :mastodon:

@PatxiVidrio
Hori bai, Play Store arruntetik ordainpekoa zela uste dut, beraz F-droid erabiltzea proposatzen dizut. Beraz, lehenengo hau egin:
peertube.eus/w/q91cLnrWWmxTZc8

(Eta hilabete batzuk gustura zaudela sumatzen duzunean, donaziotxo bana egiteko aukera aztertu, bai F-droid biltegikoei edo Fedilab aplikazioaren garatzaileari)