Norbaitek nahi badu, esan. Errepide bazterrean topatu genuen eta Garbigunera joango da.

John Reed kazetari estatubatuarra 1913an Mexikora joan eta ikusitakoak Insurgent Mexico liburuan argitaratu zituen (ez dakit aldizkariren batean argitaratzen joan zen, orain liburu bat deskargatu dut nik).

XX. mende hasieran iraultza sozialak egon ziren. Gizonen iraultza sozialak. Hori da behintzat Reedek jaso zuena.

Mugikorrean ivoox aplikazioa dut eta tracker(?) asko dituela ikusi dut Exodus aplikazioarekin.

Exodus (Show trackers and permissions from other installed apps) - f-droid.org/packages/org.eu.ex

Facebook ikusteak harritu nau!

@desertorea ze gozada orri hau. Bi umeak (neba-arrebak) gizartean dauden klaseez hizketan, familia onekoa izatea nola hasten den... (liburua: urretxindorra hiltzea)

Behin @desertorea k aipatu zuenez, Urretxindor bat hiltzea (To Kill a Mockingbird) irakurtzen hasi naiz. Zurien ingeles zuzena eta beltzen ingeles okerra dituzte hizpide lerro hauetan. eta edo euskara eta erdararen arteko bizikidetza buruan dauzkagunoi, lerro hauek pentsatzeko gaia ematen digute:

Zein da zure marka Asteroid jolasin @porru? Ni ataskatua nintzan biño uaintxe 999000 puntu 😄

Landare haragijalea omen da hau. Oraingoz ez dakit espezie izena. Horrelako espezieek estrategia hori hartzen dute, lurrak nutriente gutxi dauzkanean. Intsektuengandik lortzeko falta zaiena. Turbera modukoetan adibidez, beti bustita dauden lurretan. Hau Gorbea mendian zegoen, nahiko goian, lur itzaltsuetan, baina ez bereziki bustietan. Oso likatsuak zituen hostoak. Ea espezie izena lortzen dudan!

_Pieris rapae_ eme bat (lau puntu dituelako, arrek bi dituzte). Zortea izan dut zaurituta bide ertzean ikusita, ez baita oso erraza mugikorrarekin argazki ateratzeko.

Bikoteak Altsasu inguruan hartu zuen hiperiko, milazulo edo santio belar hau. Gure balkoian egon da lorontzi batean, bi urte baino gehiago. Aurten baratzera ekarri dugu ta ez dirudi asko kostatzen ari zaionik 😂😂👏👏👏👌

Kuartangon "(hierba) topera" deitzen diote landare honi. Baratzean satorrak-edo (sagutxus) dauzkagunez, horrelako batzuk jartzea gomendatu digute elmedinaturaldelbages.cat/es/s

Gaur urtegia, orain dela gutxi hustua, ikustera joan gara eta altza ikusi dugu... sustraiak bistan ficusa-edo balitz bezala! Lehen uraren maila hor zegoen akaso.

‼️🌳📸👉 egiteko, bertakoa baina oso ohikoa ez den zuhaitz eder bat: Gurbitza! eu.wikipedia.org/wiki/Gurbitz

Gasteizen hirian zehar ere jarrita dauzkate... jajaja Arangorriak heldugabe ikusiko dituzu, berde eta gogor. Udazkenean jarriko dira gorri eta samur!

Gaur goizean izugarrizko lainoa zegoen Gasgeiztik ateratzean. Olaztira iristean lainorik ez, baina inbertsio termikoa bai.

Oker ez banago, zementu fabrika bat da hau eta zabor erraustegi bilakatzeko aukera insinuatu izan dute.

Fabrikatik 50 m aldenduta, kea tximinia baino baxuago zegoen, zuhaitzen altueran. Pixka bat harago, Altsasu.

Nartziso ugati zegoen gaur Aiako Harrian. Lilipa arrunta, agian. Narcissus pseudonarcissus?

Eta Nafarroa garaian dagoen Untziti herriaren izena aipatu dudanez: antza denez "huntza dagoen lekua" legoke toponimo horren atzean.

Gaur, berriz, Oiartzunera etorri gara eta Aiako Harria igo dugu. Txurrumurru eta Erroilbide tontorren artean huntza ikusi dut (hegaztiren batek hazia igota?) eta hostoak izugarri txikiak zeuzkan. Haizeagatik edo / eta hotzagatik izango da. Polit-polita iruditu zait.

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.