Ez dut ulertzen Irulegiko eskuaren inguruan montatu dena, ostia, adituek esan dute zuhurtziaz jokatu behar dela eta ezin dela esan paleoeuskara, iberiarra edo bestelakoa ote den, ez behintzat beste aurkikuntza batzuk egin arte. Non dago arazoa? Aukerak askotarikoak izan daitezke, horrek are interesgarriagoa iten du
@mireiaisturitz estatu gabeko herri ttikia izateagatik beharbada, gure iraganean asko (gehiegi?) ari gara bilatzen gure herri nortasuna justifikatzeko argudioak. Batzutan tentagarriegia da sinetsi nahi duguna baieztatutzat izatea, komeni zaizkigun konklusioetara jauzi egitea, baieztapena itxaron gabe.
@ng ba oso hausnarketa ona da bai, agian bai, agian gehiegi ari gara iraganean zentratzen gure existentzia justifikatu nahian