@ekaitz_zarraga 😋

"La incorporación del periodismo de datos a los grados en Comunicación: una propuesta desde la consideración de la ansiedad matemática y su efecto en el rendimiento"

@ekaitz_zarraga, à la

Abiapuntua: datuez inguratuta bizi garen honetan, hiritarrek datu horiek erabili eta batez ere ulertzeko gaitasuna behar dute eguneroko bizitzarako zein parte hartze demokratikorako. Kazetaritzak, bitartekari den neurrian, bereziki landua behar luke gaitasun hori hiritarrei interpretazio inpartzialak edo gutxienez azalduak eskaini ahal izateko. (1/4)

@ekaitz_zarraga

Bi adar landu ditut: (1) datuen kazetaritza, prozesua definitu eta fase bakoitzak eskatzen dituen gaitasun zehatzak identifikatzeko; eta (2) antsietate matematikoa, kazetariak tradizionalki "hitzezkoak" ("zenbakizaleak" baino gehiago) direnaren ideiaren zehazpen eta azalpenerako marko gisa. (2/4)

@ekaitz_zarraga

Deustuko Komunikazioko ikasleen antsietatea eta errendimendu matematikoa neurtuta, ikusi da (a) ikasle hauek badutela halako antsietatea; (b) errendimendu matematikoa nahiko baxua dutela, kazetari edo komunikatzaile bezela jokatuko duten papera ikusita; eta (c) antsietateak eragin negatiboa duela haien errendimenduan. (3/4)

@ekaitz_zarraga

Egoerari buelta emate aldera, proposatzen da datuen kazetaritza landuko duen ikasgai bat, beraz eduki kuantitatibo eta programaziozko dexente izango duena, antsietate matematikoari aurre egin edo ekiditeko literaturan identifikatuta dauden metodologiak erabiliz (proiektukako talde lan kooperatiboa, flipped classroom, iterazioak, besteak beste). (4/4)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.