Jarraitu

I think I just gave the red pill to students in today's class with this video: ted.com/talks/eli_pariser_bewa

@miren ua! Ze ona!

Hitzaldian ez du esaten, baina Interneteko erraldoiek burbuila hori sortzearen arrazoia publizitatetik bizi direla da, ahalik ordu gehien gatibatu behar zaituztela beraiek etekinak atera ahal izateko. Egunkariek eta telebistek antzeko motibazioa dute.

Desberdintasuna pertsonalizazio masiboan dago. Hedabidez alda gaitezke baina Interneteko burbuilaz ez. Pertsonalizazio masiboa kentzearen aldekoa naiz. Nola lortu horrelakorik publizitatearen dependentziaz askatuz ez bada?

@txopi atentzioaren ekonomian, gure atentzioa bada saldu nahi dutena... atentzio hori ez emanez! Ez da erreza, trikimailu psikologiko asko darabilzkite eta...

@txopi eta "ematen" dizkiguten tresnak behintzat baliatuz. Pertsonalizatzeko aukerak desgaitu etab... baino lehen pausoa ohartzea da. Eztabaida interesgarria izan genuen 😁

@miren bai, lehen urratsa ohartzea da. Nire ustez trikimailuek ez gaituzte urrunera eramango; gehienez kontrolatu dezakegun uste okerra piztuko digute.

Arazoa benetan konpondu ahal izateko, aipatu duzun "atentzioaren ekonomia" bera eragiten duten osagaien aurka egin behar dugu. Funtsean kapitalismoa bera, baina hori baino lehenago publizitatearen pilarea kenduz joera guztiz aldatuko litzatekeela uste dut. Erraza da esatea baina...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.