Jarraitu

Ba @switchingsoftware k azaldu behar izan dit 2020an letra-tipoak lokalean gordeta erabil daitezkeela webguneetan, Typekit edo bezalako beste zerbitzurik erabili beharrik gabe

@miren @switchingsoftware Nola in daiteke hoi? Oso interesgarria ite zait ta. Zerbitzarian bertan sartu behar dia letra motak?

@miren @switchingsoftware Letra-mota asko beharko ditun galdetegi/datu-base web-orri bat in nahi det ta eztakit nola in dezaketen, izanez edonork letra-mota berri baten inguruko datuak jartzea baita helburua

@PorrurenGrabatokia @switchingsoftware pentsatzen det css fitxategia dagoen karpetan (edo irisgarri duen karpeta batean) egon beharko duela letra-tipoak, eta gero css-an erabilera zehaztu.

@switchingsoftware @PorrurenGrabatokia It's great to see a production example, thanks! Now I can keep myself occupied updating quite a few sites... 😅

@miren @PorrurenGrabatokia @switchingsoftware fonts direktorioa sortu, behar dituzun guztiak horra igo, CSS deklarazioa egin eta nahi beste lekutan erabili 😃

Eztauka misteriorik. Hori bai, kontuz, baliteke letra-tipo bereko bertsio (formatu) desberdinak behar izatea nabigatzaile desberdinentzat.

@miren Eta honako kasu hontan?:

Nik 100 letra tipo sartu ditut baño kanpoko pertsona batek bertan ez dagon bat jartzea* eskatzen du. Nola egin letra tipo hoi ikusteko? Milaka ta milaka sartuz?

*Ideia letra tipoak irizpide batzun arabera sailkatzea da, ulergarritasuna baloratzeko, ta edonork letra tipo berri bat gehitzea datu-basean. Letra tipoa ikustea beharrezkoa izango litzake

@PorrurenGrabatokia uf, ez dut ulertzen, baina kanpoko horrek eskatzen duen tipografia jada gehituta daukazu?

@PorrurenGrabatokia baina pertsona horrek esan diezazuke, sartu eta kitto, ezta? Espesito nago 🤣🤣

@dabidnet Ez, ez da nahi bat, datu-basea osatzeko beharrezkoa da. Momentuan izan behar da

@PorrurenGrabatokia behar duen iturri hori zein den jakin gabe ezin duzu kargatu, eta kasu horreta, bai, aukera bakarra iturri asko gehitzea

@dabidnet milesker! Ea lortu dezaketen dafonteko guztiak automatikoki/pilan deskargatzea 😅

@PorrurenGrabatokia @dabidnet Dafont osoa?! 😨 Neri ere kostatzen zait ulertzea kasua eta sortzen duen beharra. Bururatzen zaidan bakarra da, es dakidala horrenbeste batera erabilita, orrien karga denbora ez ote den aaaasko luzatuko...

@miren @dabidnet Helburua taula bat betetzea da, zutabeak irizpide ezberdinak izanda eta lerroak letra tipoak.
Edonork lerroak (letra-tipoak) gehitu ahal izatea da helburua.

Lerro bakoitzak bere letra-tipoakin ikusiko da. Ikusi argazkia, gaztelerazko taulakin:

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.