Jarraitu

Blogean: — Jakintsu alemaniar baten produktibitate sinesgaitza

📝 miren.bz/post/zettelkasten/

Apunteak hartu eta jakintza-base pertsonala antolatzeko metodoaren azalpena. Paperez egin daiteke, baina oharrak hartzeko egungo tresna digital ugarik darabilten ikuspegiak egin du ospetsu.

@miren hostia!

oso ona!
Aztertuko dut.
Agian egingo dut bat, nahiko sakabanatuta daukadalako guztia...
HMMMMMMMMMMMMMMM

@miren

Ostia, baño luzia artikulua, luzeegia jajaja

Bado metodo hau erabiliz ideiak antolatzeko tresna digitalik? Eta ez oharrak bakarrik, baizik ta edozein fitxategi antolatzeko (fitxategi-kudeatzaile bat bezela)?

@porru luzea da bai, baino merezi du 😅

Aipatzen dira tresna batzuk amaieran: RoamResearch, Zettlr, Obsidian, eta testu editore ezagunenetarako gehigarriak ere badaude (vim, emacs, VSCode, Sublime Text adibidez).

@porru edozein fitxategi kudeatzeko esango nuke ezetz (testuan txertatutako irudiak edo PDF bakan batzuk adibidez bai, baina hortik haratago...), euren indargunea testu soilaren kudeaketan dago (eta horrek du nire ustez balioa).

@porru pertsonalki ez naiz gauza askotarako batera balio duten aplikazioen oso zalea. Eta planteamendua bateragarria da gauza bakoitzarako ahalik eta aplikazio egokiena erabiltzearekin, dela fitxategi kudeatzaile bat., edo kudeatzaile bibliografiko bat (Zoterorekin batera erabiltzeko adibidez eredu dexente badaude argitaratuta).

@porru zehazki, nik adibidez Obsidian.md (oharrak) + Zotero (erreferentzia bibliografikoak) + lainoko fitxategi kudeatzailea konbinatzen ditut honetarako ( edo jakintza pertsonalaren kudeaketarako, hain zuzen). Baina norberaren erabileraren arabera!

@miren uau! Aspaldi nago honi bueltak ematen. Irakurri dut artikukua eta oso interesgarria egin zait. Emango dizkiot buelta batzuk zalantzarik gabe... Nire 200 dokumentu eta karpetei beste begirada bat emateko unea izan daiteke? Badira gauza batzuk, dena dela, ez nautenak larregi konbentzitzen: ideien indar bakarra loturetan dagoela (eta sakontasuna?) edo produktibitatearen gorzarrea... horiei ere emango diet buelta bat. Mila milloi esker itzulpenagatik eta hau deskubritzeagatik!

@okerreko gogoeta interesgarria egiten duzuna, eta gune mugatuegia hau elkarrizketarako 😅

Ados nago produktibotasunari buruz diozunarekin, uste dut emaitza "produktiboa"ren neurriaz haratago baduela balioa planteamenduak. Niretzako pertsonalki, irakurritakoak eta haien inguruan izandako burutazioak modu sistematiko eta erabilgarrian/berreskuragarrian gordetzeak ez du preziorik. Horrekin zerbait produktiboa egin ala ez.

@miren hori da! Eta agian ere kontua da "produktibitatea" nola definitu. Produktiboa izan daiteke noreberaren ideiak ordenatu eta eskuragarri izanda ikastearen plazera areagotzea, edo gai ezberdinei kritikoki begiratzeko gaitasuna lantzea... baina gaurko testuinguruan badirudi produktiboa liburuak edo artikuluak idaztea dela... en fin, oso interesgarria dirudiela asuntuak beraz lekua egingo diot nire jardunean (denbora lortzen dudanean!) :-)

@okerreko @miren Niretzat ere biziki interesgarria, eta erabilgarria. Wikipedia edo blog baten egitura saretua gogoraratzen du, ezta? (baina pribatuan erabilia).

@txikillana @okerreko bai, edo garunaren berarena... baino "kanporatuta" 😜

"Bigarren garuna" edo "second brain" izena ere erabiltzen da testuinguru honetan!

@miren Ea ba... horrelako zerbait al duzu zuk? Nik #dropbox beharrean, #nextcloud erabiliko dut, baina tira...
Etiketa oharra betetzean, luzeegi geratzen zaizkit kodigoak "20210415. Zettelkasten nola egin" ez dakit hobe litzatekeen A1, A1.1, B.1 eta horrela jartzea.... baina tira...
Ondo ikusten duzu? :ablobgrimace:

@izaro testuan "nik" dioenean, jatorrizko autorea da, ez ni-neu 🤣 Nik ere batean dauzkat.

@izaro funtsean hori da, bai. Gero, testu editore arrunta erabili beharrean aplikazio espezifiko bat erabiltzen baldin baduzu, erosoago kudeatu, idatzi eta irakur ditzakezu oharrak, aukera gehiago ematen dizkizu.

@izaro adibidez, formatuaren koloreztatzea, edo aurrebistak egitea. Nik erabiltzen dut orain, baina ere erabili izan dut eta bateragarriak dira (biek fitxategi sistema lokaraten gainean lan egiten dute).

@miren Uhmmm interesgarria... nik #wiki formatua ez nuen ezagutzen, eta #Zim probatzen nenbilen.... pentsatuko dut... aplikazio gehiegi ere ez dut erabili nahi eta!
@miren Bai, badakit itzulpenaren eta hedatzearen arduradun zu zarela! Baina erabiltzen ari zara, ezta? :ablobgrin:
Ikusi ditut aplikazioak, baina uste dut sinpletasunari begira, txt formatuan jardungo dudala, bueltak ematen nabil, baina probatzeko denbora bat eman nahi diot! Esker mila erantzunagatik!

@izaro fitxategi berberak .md formatuan gordetzen badituzu (.txt beharrean), testu editoreak berdin berdin irakurriko dizkizu, eta darabilen aplikazioren bat erabiltzea erabiliko bazenu aurrerago, ba aukera gehiago ematen dizu. Nik hala egiten dut behintzat.

@miren Ondo, ondo... nik alderantzizkoa egin dut, hasieran md formatuan gordetzen nituen, baina gero #Zim-ek hobeto irakurtzen zituela txt-en konturatu nintzen eta aldatu!
Hala ere, azken finean izen aldaketa batekin konpondu daitekeen gauza bat da, testua berdin-berdina da eta, ezta?

@izaro bai, hori da. Lehenetsiko duzun aplikazioaren arabera. Nik ere sinpletasuna + bateragarritasuna + iraunkortasuna bilatzen dut. Testu hutsezko fitxategiak (*.md nire kasuan), oraintxe bitartez irakurri eta idazten ditudanak, baina beste edozeinekin ere egiteko moduan

@izaro nik pertsonalki hobetsi dut formatuaren gainetik... guztirako erabiltzeko aukera ematen didalako 😅 -en bitartez zehazki, beste edozein formatutan bihurtu ditzaket erraz (idatzizko dokumentu maketatua, testu prozesatzailerako dokumentua, eskolarako aurkezpena, webgunerako artikulua...)

@miren @izaro Ene, la que se ha liao. Aizuek, ni oraindik ez naiz jarri, baina zalantzatan nago. Pentsatzen ari naiz Nextcloud erabiltzea ere, eta md artxiboak (NCen zuzenean editatu daitezkeenak). Nire zalantza da, zer egin etiketekin. Artxibo BARRUAN idatzi etiketak (loturak bezala) ala artxiboari gehitu etiketak (Nextclouden tag funtzioarekin) horrela errazago biltzeko (alegia, etiketa ohar automatikoak sortzeko).

@miren @izaro Ai ama, zenbat gauza. Portzierto, zuek esan Miren nahi al duzun elkarrizketa segi ala ez! Esan nahi dut, artikulua jarri duzulako ez duzu zertan gu denon aholkulari izan... 🙂

@okerreko @izaro ni ere ez naiz aditua! Gauzak egiteko moduak egokitzen noa denborarekin, eta elkarrizketak laguntzen dit 😜

@miren @izaro ederto! Ni behintzat asko ikasten ari naiz. Milesker!

@okerreko @izaro nik fitxategiaren edukian gutxienez gehituko nituzke. Hartara, ez duzu behar haien harteko loturak jarraitu ahal izateko (txarrenera bilaketa baten bitartez berreskuratu zenitzake, adibidez). Gero, funtzionalitate hori lagungarri baldin bazaizu, ba aurrera.

@miren @izaro Klaro! Zentzua du horrek. NC etiketak erabili baina testuan gehitu ere, oharrak erabat autonomoak izan daitezen... Orain Obsidian horri bistazo bat emango diot ere, oso elegantea dirudi... :-) Milesker laguntzagatik!

@okerreko @miren :ablobthinkingeyes: barkatu Jokin... baina zer dira NC etiketak? 😅 😘

@izaro @miren Nextcloudek ematen du aukera bat, artxiboak etiketatzeko. Hemen adibidez, nire Lurraldebus txartelaren zenbakia gordetzen duen artxiboa

@miren Oso ondo!
Nik ere hala egingo dudala uste dut. Ez dut #Obsidian-ik erabiliko, baina tira... 😅
Ikusten diodan arazo bakarra estekak jartzeko orduan da, egia da askoz ere erosoaga dela [[esteka]] jartzea, [esteka](http.......esteka)-ren ordez, baina moldatuko naiz.
Nik uste md erabiliko dudala, eta agian A1, B1 formatua erabiliko dudala, "20210416.data" beharrean... 🤔 Honek konbentzitu nau: https://tevinzhang.com/digital-zettelkasten/
Mila esker berriro zure laguntza eta esperientzia partekatzeagatik!

@izaro interesgarria! Irakurriko dut.

Gauzak egiteko modu zehatza norberaren prozesuaren araberakoa izango da, ez dago "modu hobe" bat absolutoki...

@izaro Erabakiak maila ezberdinetakoak direla esango nuke, gutxienez bi:

- kontzeptu mailakoak (bateragarritasuna/iraunkortasuna): fitxategiaren formatua (luzapena ETA edukiari forma emateko sintaxia) eta fitxategi sisteman nola biltegiratu markatzen dute
- erabilera mailakoak: segun eta zertarako nahi/behar duzun, aplikazio batek ala besteak erraztuko dizu lana, eta horrek markatu dezake /#wiki formatuko esteken arteko aukeraketa, ala identifikatzailea definitzeko modua...

@izaro eta niretzako hor dago metodo honen indarra! Erabaki horiek guztiak norberaren behar eta egiteko moduetara egokitzeko tokia ematen duela!

@miren Hori da... nik uste bakoitzak bere modu pertsonala erabili behar duela, errazena zaiona, ulergarriagoa, erabilgarriagoa, ezta?
Gero ondo dago besteekin elkarbanatzean ateratzen diren zalantzaz baliatzea hobetzeko, baina bakoitzak berearekin gustora egotea da garrantzizkoa! 😇

@miren irakurri berria. Benetan interesgarria!!! @izaro​rekin izan duzun haria jarraituta hutsune nabari bat dut, ez dakit erabiltzen

Ea nola antolatzen naizen nire ​a sortzeko

@jogerka @miren Iepe! Ez duzu ezertan #nextcloud erabili behar! #Dropbox agian ezaguna zaizu, antzeko erabilera emateko da, hau da, "zettel" guztiak sinkronizaturik egoteko modu bat, baina lasai-lasai egin dezakezu gauza bera lokalean!

@izaro @jogerka hori da, fitxategiak lainoan gordetzeko erabiltzen du(t|gu) baina -ak berak ez du eskatzen!

@izaro @jogerka bide batez... nola egiten duzue aipu/traola bati atzizkiak jarraian idazteko? Nik gidoiarekin bakarrik asmatzen dut... 🤔

@miren AnySoftKeyboard teklatua erabilita. Hizkuntzan euskara aukeratuta duzula, "d" letra sakatuta izan eta zurigunea agertuko zaizu. Jarraian idatzi, eta aipamen edo traolatik ezberdinduta agertuko da

@izaro

@miren @jogerka @izaro Mahaigaineko Firefox nabigatzailean gehigarria erabili dezakezu:
addons.mozilla.org/eu/firefox/

Bai gehigarri honek eta bai Jogerkak aipatutako Androideko euskarazko AnySoft teklatuko d letra luze sakatzeak zabalerarik gabeko zuriuneak txertatzen dituzte.
librezale.eus/2017/02/20/anyso

Karaktere horri buruzko informazio gehiago:
en.m.wikipedia.org/wiki/Zero-w

@aldatsa @miren @jogerka @izaro
Niri hemen bai, baina Twitter-en ez dit ongi funtzionatzen eta ezin dut erabili... Bideoan ikusi daiteke zer egiten duen. Nire gauza da, badu konponbiderik...?

@ileturia @miren @jogerka @izaro Twitter berritu zutenean utzi zion funtzionatzeari. Eginahalak egin nituen konpontzeko baina ez nuen lortu.

Norbaitek saiatu nahi badu, iturburu-kodea hemen dago:
gitlab.com/iametza/datraolat

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.