Mila esker atzo baliabideak proposatu zenizkidatenoi. Saiatuko naiz horiekin ensaladila bat egiten nire klaseetan gaia tratatzeko. Gauza da konturatzen naizela nola GAFAMek klasearen esparrua inbaditzen duen, unibertsitatean ere. Nik ikerketa teknikak irakasten ditut hiru gradutako lehen eta bigarren mailetan. Eta, nahiz eta nik hortik ezer ez proposatu, tatxan, beti agertzen dira Gafam ditxosoak

Adibideak jarriko ditut:

- Ikerketa lanei lotutako bilaketa bibliografikoak egiteko google erabiltzea eta, asko jota, google scholar. Ikasleei ez zaie ezta bururatzen EHUko liburutegiko katalogoa (hein baten digitalizatua dagoena jada) kontsultatzea, are gutxiago Dialnet bezalako bilatzaile bat. Irakasle askok esaten diete ikasleei Google Scholar dela bilatzailerik onena.

- Horrekin lotuta EHUko liburutegiak aste honetan konfirmatu dit haien apustua, bibliografia kudeatzaileei dagokionena, kode itxiko tresna pribatua dela, alegia Refworks. Badakitela badaudela Zotero bezalako tresna ireki eta libreak baina horren alde egiten dutela apustua. Zergatia galdetu dudanean, ez dut erantzunik jaso. Baina hori beste kontu bat da

Jarraitu

@okerreko gurean ere (Deusto) Refworks...

Aurten, erabiltzen genuen ikasleentzako dokumentuak aurkezteko gida (gure graduko ikasleekin partekatutako barne dokumentua) berritu dugu. Dokumentuaren formatua, aipuak nola egin eta horietarako tresna digitalak lantzen ditu. ⬇️

@okerreko Dok. horretan:

- formatuaren kudeaketa digitalaren azalpena "aplikazio-agnostikoa" da: aipatzen dira funtzio orokorrak nola erabili etab. baina aplikazio zehatzen eredurik landu gabe, eta aplikazioen (kasu honetan, testu prozesatzaileen) izenak ematea behar denean, aipatzen dira LibreOffice Writer (beti lehena), Apple Pages, Microsoft Word, Google Docs--eta zehazten da ", adibidez".
- aipatzen den (lantzeko adina ez baitu ematen) kudeatzaile bibliografikoa Zotero da ⬇️

@okerreko (...) eta Liburutegiak duen kudeatzaile bibliografikoei buruzko materialetik Zoterori dagokion atalerako esteka zuzena gehitu dugu [honek dagoeneko sortu du, zenbait iRAkasleren artean, Zoterorekiko jakinmina].

Asmoa da dokumentu honen bertsio berritu hau datozen asteetan ezagutzera ematea ikasleei, eta noski azalpen horiek emateko LibreOffice Writer + Zotero erabiltzea.

⬇️

@miren jope. Ni antzerako materialak sortzen ari naiz baina momentuz nire irakasgaietan aplikatzeko soilik... dokumentua bukatutzat ematen duzuenean eta publikoa bada gustura emango nioke bistadizo bat...

@okerreko oso-oso oinarrizkoa da e, dokumentuak azala behar du, orriak zenbakitu, tarteak eta testuaren tamaina, familia tipografikoak konbinatzeko argibide batzuk... ahal den guztia estilo-orrien bidez ezarri. Eta aipuak nola egin APA7 zein Chicago estiloak erabiliz. Baina... maila hori da 🤷🏻‍♀️

@okerreko Azken batean, gure gertueneko ikasleekin ahal dela tresna hauek hobesteko saiakera egin eta horren bitartez-agian-noizbait Liburutegiak Zoteroren inguruko lantegiren bat eskaintzea lortzen badugu/t... bada zerbait.

Erakundearen markoa dena da, eta hori aldatzea ez da erraza. Baina gertuko ereduek (gure dokumentu honek, zure eskolako lanketak) ere badute balio bat, eta marko orokorrak baino eragin handiagoa izan dezakete.

Edo hori sinestarazi nahi diot neure buruari 😅

@miren bai bai. Nik ere horrela ikusten dut. Munstroak handiak dira baina gauza txiki orok balio dezake :-)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.