Irakurria izango duzue Asel Luzarragaren #EsanGabeDoa, ezta, @elegose? Bestela, horra nire #2022UztailerakoProposamena 😅 Esku-artean daukat, eta izan liteke taldean irakurtzeko astroak alineatzea...!
@miren kaixo, Miren, ez, ez dugu irakurri, baina ekain erdialdean erabaki genuen Anne Franken egunkaria irakurriko genuela uztailean. Bihar abisatu behar genuen. Zer moduz abuzturako proposatzen baduzu?
@elegose #2022AbuzturakoProposamena orduan 👌
@desertorea @elegose lehen orrialdeko "Dabid" zu zara orduan... pentsatu dut 😜
@miren @elegose Neuk ere pendienteen artean daukat. Apunta naiteke? Zer egin behar da? Irakurri eta komentatu, besterik ez? #2022AbuzturakoProposamena
@Alex @miren taldean parte hartzen duen pertsona bakoitzak hilero liburu bat edo batzuk proposatzen ditu irakurtzeko. Proposamen guztiekin, inkesta bat sortzen dugu eta irabazten duen liburua irakurtzen dugu https://laborategia.eus/elegose/
Hala ere, hilabete honetan ez da hautaketa-prozesurik izan. Aho batez erabaki dugulako uztaileko irakurketa #AnneFrankenEgunkaria izatea (aurten 80 urte bete direlako urtebetetze opari gisa jaso zuenetik).
Nik banuen ekainean egindako #2022AbuzturakoProposamenak bat... traola okerrarekin 😅 Orain bai! Asel Luzarragaren #EsanGabeDoa
@elegose @desertorea @Alex