mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Miren

Asumitua daukat, baina baloiarekin dabilen haur batek besteari «pero espera que pase la SEÑORA» esan diola entzuten dudanean, tardatzen dut segundo bat konturatu eta barneratzen nitaz ari dela 😅

@miren "A quién llamas tú señora, mocoso de mierda"... ah ez, ezin dela hori esan.

@theklan
@miren San Ferminetan ia bronka izan nuen emakume batekin, señora deitu niola pentsatu (asmatu) zuelako 🤣

@galaipa @theklan @miren nik txikitan use nuen "chaval" iraina zela, eta behin asko haserretu nintzen XD (ez nekien askorik gaztelaniaz)

@theklan @miren "Perdón, señor" (da nik beti horrelako batean kontraerantzun nahi izan dudana 😈)

@miren señora team nintzela ikasle batzuk deskubritu zidaten niri "zure adiñakin zu bezela egon nahi degu...super ondo zaude!" esan ziaten euren unikornio mundu koloretsutik...

@anabasa @miren ikerketa zientifikoa behar dugu, zehazteko garunak gure baitarako zenbat urterekin geratzen duen urteak egiten jarraitzen dugun jabetzeko mekanismoa 😅

@joxe nere amak oso argi dauka, "ni barrutik 18 urterekin bezela sentitzen naiz" dio beti 😅, nik barrutik dudan adina sentitzen det, baina nire fisikoa filtroren bat edo bestekin irudikatzen detela konturatu nintzen aspaldi 🤣@miren

@anabasa @miren 18 ez nuke esango, baina 32-35 tarte horretan nonbait egin zidan klak niri interruptoreak 🙂 #viejoven