Datorren astean, ostiral arratsaldean, aktibistentzako pribatutasun hitzaldi/tailerra emango dut Bilboko Ingeniaritza Eskolan @ISFEuskadi erakundeak gonbidatuta. Esan didatenaren arabera, dirudienez, hitzaldia jakin-minez jaso dute federazioan.

Hala nahi baduzue, hemen eman dezakezue izena: euskadi.isf.es/blog/jendarte-d

(Gehiengoa euskalduna bada, euskaraz egin genezake).

Grebak ez duela ezertarako balio sinestarazi digute. Eragile sozialei hitzik eman ez, eta boterea egunero dugu komunikabideetan. Are gehiago publikoetan, Frantzian grebarekin gertatu ez bezala.
.n bai, .ri buruz aritzeko aukera badugu tarteka.
Gelditu ditzagun zapaltzen gaituen makinak, egun batez bada ere!

Berriz ere zorrotz Joxemari Muxika .n: 'Boteredunak eta hizkuntzak'. Gibraltarren hasi eta Fagor Talderaino, botereak hizkuntzaren erabileran duen eragina berbagai.

eitb sistemaren alde .ren aurrean: greba babesten ez duten pentsionistei protagonismoa etengabe emanez, ez noski Eskubideen Karta osatzen duten dozenaka eragileei.
Hauek dira 'gure' komunikabideak. Herriarenak.
, kazetariok.

Goierriko greba orokorrerako batzordekook Facebooken orria zabaldu dugu... eta hedapen pixka bat eskertuko genuke. 😘
Badakit, etsaiaren tresnetako bat da, baina salbuespentxo bat merezi ote du...

facebook.com/goierrigutunsozia

ELAko Oria-Goierri eskualdeko asanblada Tolosako Topic-en.
Aretoa lepo, lan, bizi eta pentsio duinak exijitzeko grebaren ataritan.
Gelditu ditzagun kapitalismoaren suntsipen makinak! Gora !

Bizi eta lan duinaren alde, Aita Menniko langileek borrokan segitzen dute.
Gaur Arrasateko herriko plazan izan dira euripean, garaipenerako borrokatzea ezinbesteko dugulako.
Horregatik ere, !

Mastodonek ez du Twitterren logika berberaren arabera funtzionatzen, @gorka_bm.k argi azaldu bezala. Komunitateak indartzeko tresna da, eta ez RT-ak lortzeko lehia antzuak bultzatzekoa.
Saregintza hau da, eta ez twitterreko zalaparta eta eztabaida antzuak.
Zorionak eta eskerrik asko @admin, eta sortze lanetan gogor ari(tu) zareten guztioi.
argia.eus/albistea/transfoboak

Mastodonen asteburu honetan gertatutakoa ikusita, gauza bat idatzi dut transfoboez eta ustezko zentsuraz: hemen ere ez dute ezer ulertu argia.eus/albistea/transfoboak

Zelako plazera den goizean jeiki eta halako paraje lasai eta ederrak leihotik ikustea.
Ituren ingurura etortzeko asmoa baduzue, ondo apuntatu: Tresanea ostatua, leku benetan atsegin eta erosoa.
tresanea.com/eu/

Urtebeteren ondoren itzuli naiz Mastodonera. Urtebete eder eta izugarri gogorraren ondoren. Ea itzulerak urte hobexeagoa dakarren berarekin. Gabon denei.

RT @axierL@twitter.com: Mirentxu Purroy: "ETB podría llamarse perfectamente Arantxa Tapia Telebista"

Mariano Ferrer: El Teleberri se ha convertido en un salón de pinchos. Es una vergüenza

ela.eus/alda/garantia-de-indep @IvnGimnez@twitter.com​en elkarrizketa interesgarria

🐦🔗: twitter.com/axierL/status/1072

'Zapalduen arteko talkak', Pikara Magazineko June Fernandezen artikulu interesgarria .n, intersekzionalitateari buruz.
ela.eus/alda/zapalduen-arteko-

Zapatu goizak Jakobaren perlak entzun gabe ez lirateke berdinak. 'Nahio det (Tarragonan zergatik nagoen) ez esan, nere lana ordu erdi honetara mugatzen da' modukoak, edo bonsaiak dituztenei buruz gaizki esaka hasten denean...

Lagun baten gogoeta: Bezeroaren arretearako zerbitzu batetan nabil lanean, ostiralean,black friday deabru horretan, ia negar malkotan atera nintzen,estresa, antsietatea,82 dei goiz batean, guztiak presaka,berehalako soluzioak exijitzen … ez badute lortzen: mespretxua, irainak,.. egunero jasan behar. Askok aipatzen dute kontsumitzailearen eskubideak, ematen du kontsumitzaile izateagatik eskubide gehiago dauzkagula, pertsona hutsen gainetik gaudela. Gero eta LELOTUAGOAK gaude.Ez dakit nora goazen

Kursaalera ez da iritsi , dirudienez. 'Requiem Fauré y Mozart' eskuorrian 3 hitz euskaraz: Donostiako, Orfeoia eta Zuzendaritza. Lotsagarria!

izaten segiko dut egunotan, egunerokotasuna apenas aldatu gabe, eta gogo onez.
Baina euskararen erabilera norbanakoen 'borondatearen' gain uzteaz harago, gobernuek egungo egoeraren gainean duten erantzukizuna aldarrikatu behar genuke.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.