mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

@irure @naroaelortza Gaztetxe batek kontratatuko balu haginlari bat, guztien artean soldata bat ordaindu, eta herriko gazteei tratamenduak doan eman, ez dut uste inork planteatuko zuenik ez denik komunitarioa ez ona.

@theklan @irure ba pentsa herriko eragile sozialek, elkarlanean, osasun sistema modu komunitarioan kudeatzeko apustua egingo balute, dauden hutsuneak betez. Ez publikoa ordezkatuz, publikoa aberastuz. Azpikontratazio prekarizatua kenduz, formula kooperatiboak indartuz, baina sistema publikoaren gainetik pasa gabe. Nik ez dut beste anbulatorio bat nahi, nik herritarrek, lekuko administrazioek eta eragileek eragina eta zeresana izango duten anbulatorioa nahi dut. Lekuko beharrei erantzungo diena.

@theklan @irure nik haginlaria sistema publikoan nahi dut, gure eskubidea delako. Ez dut sistema paralelorik nahi.

@naroaelortza Duela hainbat eta hainbat urteetatik hona herri honek komunitatetik egindako lana ez duzu baliagarritzat jotzen? Adibide bezala, AEK-k egiten duen lana sistema paralelotzat hartzen duzu HABE (publikoa) dagoelako? 🤔 @theklan @irure

Naroa Elortza :ahobizi: 🇯🇴

@agaraialde @theklan @irure sistema paraleloa da, jakina.
Konplexua izango da, bai, herrigintzatik eraikitzako ereduak, sistema komunitarioak, baldintzak betetzean nola bat egiten ditugun publikoarekin, publikoa zapaldu gabe.
Gabon pasa.