Jarraitu

-ko Master eta Doktorego eskolak jardunaldiak antolatzen ditu, tesia egiten ari garen ikertzaileei zuzenduak. Poster bat egin daiteke zure tesia laburtuz, edo "zure tesia 180 segundutan" aurkeztu, alegia, hiru minututan. Ez dakit non dagoen unibertsitate honen "reboot" botoia baina igual egin beharko genuke yamismo.

Behin lagun batek oso historia ona kontatu zidan gauza hauen inguruan. Filosofiako doktoregai batek, bere tesia A2 tamainako poster baten laburtzera behartua kongresu baterako, tesi osoa inprimatu zuela orrian bertan. Letra tamaina txikiena aukeratu zuen eta tesi osoa sartu zuen. Mantxa beltz erraldoia zen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.