Burua bueltaka.
1. Tipo horren bertsiñua entzun nahiko neuke, nekez ulertu neike halako erantzun bat desenkadenante barik.
2. Independientemente desenkadenantia zein izan dan (erdiko hatzaparra etaratzia, demagun), ziur nago kotxian NEUK egitten badot hori (behiñ baiño gehixagitan egin dot eta), ez litzakela halakorik egittera ausartuko.
medeak.wordpress.com/2019/06/0

@txikillana Falta jakuna. Erasotzailien bersinuak entzutia. Bide batez polizia torturatzailienak bebai entzun ahal doguz

@txikillana Lotara noia, ez haserretu, baina uste dot oso ofensibua dala norbaitek halako eraso bat jaso ostian bere hitza zalantzan jarri ta erasotzailian bersinua entzun nahi izatia. Egixa esan egun osua daroiat bihotza uzkurtuta kontu honekin eta ez jata buruan sartzen holako galdera bat. Benga, gabon

@okerreko Ez dot neskian bertsiñua zalantzan jartzen. Mutillan jarreria egitten jata arrarua. Sentitzen dot, baiña babes inkondizionala emoteko zalia ez naiz (hainbestetan horregaittik hankia sartu dot eta). Eta bai: "gaiztuei" be entzun bihar jakela uste dot, arazua hobeto konpontze aldera. Bixar arte!

@txikillana @okerreko egia esan, ez zait dokumentuak deskribatzen duen eraso latza jasateko moduko desenkadenanterik bururatzen. Bat bera ere. Hitzik gabe utzi nau.

@dabidnet @txikillana Portzierto, ez dotela imaginatzen beste motatako egiturazko indarkeria egoera baten "desenkadenantearen" bila. Bortxaketa baten aurrean zein da desenkadenantea? Eta arrazakeriaren aurrean? Eta errepresioa? Uste duzue galdetzen dugula "ez dakit zerk desenkadenatu duen atzoko manifestazioko poliziaren indarkeria"? Ez, ezta?

@okerreko @txikillana nire mezuarekin eskusarik behar ez nuela esan nahi nuen, baina agian ez da argia izan 😥

@okerreko @dabidnet Neri be inpresionau nau kontakizunak, eta lehelengo inpulsua konpartitzia izan da. Baiña bigarren inpultsua, gertatu dan gauza arraro horren aurreko moskeua izan da; eta beraz, isiltzia. Testua ondo dago (batez be salaketia aintzat hartzeko zailtasunan kontuak). Halan be, horrekin be ez naiz konforme geratu; eta hirugarren inpultsua izan da informaziño gehixago eskatzia. Poliziakuen basakerixak eta torturak (tamalez) etxataz arraruak egitten; arrazisten bazterkerixia bez;

@okerreko @dabidnet ...ezta bortxaketa "klasikuak" be; ondo identifikautako txantiloiak diraz neretako, perfil jakin batekuak, arbuiagarrixak jakiña. Baiña hamen ez ez dot hain argi ikusten; jakin nahiko neuke zer gertatu dan zehazki (azkenian erdiko hatzaparra etara detsa ala ez? testuan ez da argitzen) eta zer pasatzen dan halako gizon baten burutik, halako gauza bat egitteko. Etsaia burrukatzeko, ezinbestekua dalako etsaia ezagutzia.

Jarraitu

@txikillana @dabidnet Hor dau arazua. Pertsona batek esaten dotzunian egunero bere genero adierazpena medio bizi dabela halako indarkerixa ugari baina zure ustez "etsaia" tipo zehatz hori da, eta jakin nahi dozu "erdiko hatzaparra atara" dotzan ala ez. Gauzia ez da epaiketa bat eittia, gauzia da onartzia zuria ez dan egoera baten dauan jendiak egunero bizi daben egiturazko indarkerixa. Hain zuzen ere euren bizipenak zalantzan jartzia indarkeri horren parte dalako, nahitta edo nahi barik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.