Burua bueltaka.
1. Tipo horren bertsiñua entzun nahiko neuke, nekez ulertu neike halako erantzun bat desenkadenante barik.
2. Independientemente desenkadenantia zein izan dan (erdiko hatzaparra etaratzia, demagun), ziur nago kotxian NEUK egitten badot hori (behiñ baiño gehixagitan egin dot eta), ez litzakela halakorik egittera ausartuko.
medeak.wordpress.com/2019/06/0

@txikillana Falta jakuna. Erasotzailien bersinuak entzutia. Bide batez polizia torturatzailienak bebai entzun ahal doguz

@txikillana Lotara noia, ez haserretu, baina uste dot oso ofensibua dala norbaitek halako eraso bat jaso ostian bere hitza zalantzan jarri ta erasotzailian bersinua entzun nahi izatia. Egixa esan egun osua daroiat bihotza uzkurtuta kontu honekin eta ez jata buruan sartzen holako galdera bat. Benga, gabon

@okerreko Ez dot neskian bertsiñua zalantzan jartzen. Mutillan jarreria egitten jata arrarua. Sentitzen dot, baiña babes inkondizionala emoteko zalia ez naiz (hainbestetan horregaittik hankia sartu dot eta). Eta bai: "gaiztuei" be entzun bihar jakela uste dot, arazua hobeto konpontze aldera. Bixar arte!

@txikillana @okerreko egia esan, ez zait dokumentuak deskribatzen duen eraso latza jasateko moduko desenkadenanterik bururatzen. Bat bera ere. Hitzik gabe utzi nau.

@dabidnet @txikillana Portzierto, ez dotela imaginatzen beste motatako egiturazko indarkeria egoera baten "desenkadenantearen" bila. Bortxaketa baten aurrean zein da desenkadenantea? Eta arrazakeriaren aurrean? Eta errepresioa? Uste duzue galdetzen dugula "ez dakit zerk desenkadenatu duen atzoko manifestazioko poliziaren indarkeria"? Ez, ezta?

@okerreko @txikillana nire mezuarekin eskusarik behar ez nuela esan nahi nuen, baina agian ez da argia izan 😥

@okerreko @dabidnet Neri be inpresionau nau kontakizunak, eta lehelengo inpulsua konpartitzia izan da. Baiña bigarren inpultsua, gertatu dan gauza arraro horren aurreko moskeua izan da; eta beraz, isiltzia. Testua ondo dago (batez be salaketia aintzat hartzeko zailtasunan kontuak). Halan be, horrekin be ez naiz konforme geratu; eta hirugarren inpultsua izan da informaziño gehixago eskatzia. Poliziakuen basakerixak eta torturak (tamalez) etxataz arraruak egitten; arrazisten bazterkerixia bez;

@okerreko @dabidnet ...ezta bortxaketa "klasikuak" be; ondo identifikautako txantiloiak diraz neretako, perfil jakin batekuak, arbuiagarrixak jakiña. Baiña hamen ez ez dot hain argi ikusten; jakin nahiko neuke zer gertatu dan zehazki (azkenian erdiko hatzaparra etara detsa ala ez? testuan ez da argitzen) eta zer pasatzen dan halako gizon baten burutik, halako gauza bat egitteko. Etsaia burrukatzeko, ezinbestekua dalako etsaia ezagutzia.

@txikillana @dabidnet gertatzen dana da "harritu" eitten garela halako kontuekin, normalian egoera horrek bizi dittuan jendiak ez dabelako salatzen, beti ez diralako talde feminista bateko kidiak eta beraz salaketa publikua eitteko baliabidiak dakazen jendia. Testuak ondo azaltzen dau, halako egoera bat bizi eta familixa, lagunak eta elkarte bat alde eukitzia oso inportantia da. Gehixenetan gauza horrek jende bulnerabliauari gertatzen jakoz eta ez gara enteratzen, baina EGUNERO pasatzen da.

@txikillana @dabidnet are gehixau, sikologo sozial batzuek "gender panic" deitu izan dotzen noiz edo noiz, jendian generua identifikatzeko zailtasunak dakaguzenian sortzen dan beldur, frustrazino eta indarkeriarako joera horri.

@okerreko @dabidnet @txikillana @dabidnet Zera diñozu Jokin: "Gauzia ez da epaiketa bat eittia, gauzia da onartzia zuria ez dan egoera baten dauan jendiak egunero bizi daben egiturazko indarkerixa". Ez dago bata edo bestia aukeratu biharrik, BIXAK egin leikezenian. Liskar fisikua egon baiño lehen bolantian doiazen birek alkarrekin errixetan ibilli badira, zergaittik ezkutau?

Jarraitu

@txikillana @dabidnet Oier, gauzak asmatzen zabiz. Errixetan ibili dirala? Bueno, hamen lagakot ze mala ostixan jartzen nabil.

@okerreko @dabidnet Asmatzen baiño, agresiño hori baiño lehenago ze kristo gertatu dan jakin nahixan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.