Haisuek, pixelfed erabiltzen duzue? Ze instantzia? Eta mobilean erabilitzen duzue? Ze aplikazio?

@okerreko mugikorrean Fedilab aplikazioa bera erabil dezakezu ta hamen instantzien lista bi ditezu: f-droid.org/app/fr.gouv.etalab

@zakurranputza @okerreko
Hasiera batean pixelfed.social erabiltzen nuen baina gero pixelfed.eus instantzia erabiltzen hasi nintzen, @urtzai​k mantentzen du. Weba erabiltzen dut mugikorrean, ez dut aplikazioekin probatu.

Jarraitu

@aldatsa @zakurranputza @urtzai Ados! Tarte bat dudanean begiratuko dut dena. MIlesker!!

@okerreko @aldatsa @urtzai galdetzeko aprobetxatukot: Pixelfed itzultzeko aukera dao? Inondikan ez dut aurkitzen itzulpenak onartzen dituztela...

@zakurranputza @okerreko @aldatsa oso garapen berria denez oraindik ere zain gaude. Baina jartzekotan daude. Oraingoz hitz eta esaldi batzuk baino ez ditugu itzuli, hasierako proba batzuk izan ziren

@urtzai @okerreko @aldatsa atzotikan nabil pixelfed.eus -era sartu ezinikan... orri txuri bat besteikan ez da agertzen. Bakarra naiz edo...?

@zakurranputza @okerreko @aldatsa ez! Nire errua! Eguneraketa baten ondorioz errore bat konpondu ezinik. Ahal bezain laster jarriko dut martxan! Parkatu!

@zakurranputza @urtzai @aldatsa Bueno, no dramas. Isiltasuna musika forma bat den bezala, koadro txuria irudi mota bat da. 😛 Adi egongo naiz noiz konponduko, oraindik ez dut tarterik izan kontua sortzeko...

@zakurranputza @urtzai @aldatsa haizuek, ba pixelfed.eus ez zebilenez pixfed.com instantzian egin dut kontu bat, probatzeko. Fedilabekin sinkronizazioa ez dabil batere ondo, erabiltezina da. Zuek erabiltzen duzue fedilabekin? Instantzia ezberdinak izateak eraginik al du? Esan nahi dut, posible da instantzia batzuk besteak baino hobeto sinkronizatzea?

@zakurranputza @urtzai @aldatsa Eske nahiko desesperantea da. Norbait jarraitzen hasi eta denbora lerroa oraindik hutsik dago, ezin da argazkiak igotzerakoan inolako aurrebistarik edo ediziorik egin pantalla beltzean agertzen delako... Hmmm

@okerreko @urtzai @aldatsa tira, ba, berez Fedilaben badabil Pixelfed, baita Tuskyn ere, baino eztakit instantzia guztikin dabilen ta ze egoeratan... ni webgune bidez sartze naiz zuzenin, ta arazoikan ez

@zakurranputza @okerreko @aldatsa Instantzia guztietara ezin da mugikorrarekin konektatu, APIa (konexioa) garapen prozesuan dagoelako eta instantzia guztiek ez dutelako defakto ekartzen. Gainera hori, webeko funtzionalitate osoa ez dago inplementatuta

@okerreko @zakurranputza @aldatsa Errorea aurkitu eta konpondu dut! Barkatu eragozpenak!

Konfigurazioaren segurtasun kopiak egiten hasi beharko naiz... 😜

@urtzai sortu dut kontua eta jarraitzen zaitut jada, jeje. Hori bai, fedilabetik ez dabil, instantzia sartu eta gero loginera doanean (baimen bila) akatsa ematen du :-(

@zakurranputza @urtzai @aldatsa Oh! Zalantza gabe. Ze artaburua naizen. Noski, mila esker desblokeatzeagatik eta kudeatzeagatik. 🙂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.