Jarraitu

Anohniren "Hopelessness", atera eta hiruzpalau urtera, oraindik disko ikaragarria da. Oilo ipurdia jartzen dit, abesteko gogoa ematen, amorratzen eta alaitzen. Dena batera. Ez da soilik diskatzar bat, artistatzar baten berrasmatzea da, eta hori zaila da beti. De la ostia atera zitzaion Anohniri.

@jogerka niri pila bat gustatzen zait. Lehenago hiru edo lau disko egin zituen Antony And The Johnsons izenpean, pop askoz lasaiagoa, lirikoagoa, piano eta soka asko... elektronika gabe. Honek beste rollo bat du...

@okerreko @jogerka aiba! Zure gomendioa gordeta buen, niri egia esan #elektronikoa-k oraindik, ezer gutxi esaten dit eta... Baina #antonyandthejhonsos gustoko izan nituen. Gehienbat abesti "argienak", hori bai! Bilatuko dut diska!

@izaro @jogerka hau nahiko iluna da... eman aukera bat. Niri diskazo bat iruditzen zait...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.