Eznekien eguna ospatzen zenik. Ideia ona. Pentsatuko banu nori eman eskerrak... Gogoratzen naiz Software Askearekin izan nuen lehen kontaktua, Bartzelonara heldu nintzenean, 2004 inguruan. Okupazio mugimenduan ezagututako batzuk oso iaioak ziren horretan eta enamoratu nintzen eta komentzitu ninduten berehala. Apur bat engainatu ere. Ordenagailuan jarri zidaten eta esplikatu zidaten ia dena nola egin komando lerroa erabiliz

Gerora jakin nuen gauza horietako gehienek GUI bat zutela jada, eta ni han komando lerroarekin zoratzen. Lagunei esan nien eta barre egin zuten. "Horrela hobea da" zioten. Gehiago enamoratu nintzen haien aldera eramateko erabili zuten estrategiarekin. Maitagarriak.

Erakutsi haria
Jarraitu

Eskerrak eman beharko banitu.... jope. Lehena zalantza gabe zerbitzaria daramatenei izango lirateke. Nire posta, web eta blogak eta posta zerrenda asko gorde eta zaintzeagatik. Munduko gardener onenak izateagatik. Baita eta beste zerbitzari askeei. Eta noski urte hauetan erabili eta instalatu ditudan eta antzeko banaketei... Joe, hainbeste eskertzeko...

Eta zer esan aplikazio eta programa marabillosoei... musikarako erabiltzen ditudan , , ... bideoak editatzeko (nahiz eta ez izan ideiarik). Kartelak egiteko super lagungarriak zaizkidan eta , nire PDFak editatzen dituen eta ... zer esanik ez, komandoa asmatu zutenei. I love you people,

Erakutsi haria

Baina bereziki-bereziki, software askearen, zerbitzari libreen eta hackismoaren inguruan gogoz diharduten emakume, marika, bollera, trans* jende, eta izkinetako klase xumeetako guztiei! Bidea ez da erraza baina software askea ez da askea izango gizon txuri heteroena bakarrik bada!

Erakutsi haria

@okerreko aizu zalantza bat daukat. Asteak damazkit Debian 10en PulseJack zubia Cadence bidez ondo eraiki nahian. Badaukazu gomendiorik? Asko ari naiz irakurtzen baina ezerrez (ardour, audacity, kdenlive eta abar erabiltzeko da, gehienbat ardour)

@Porrjo Uau. Jack. Ze gauza zaila. Nik orain Ubuntu erabiltzen dut (ordenagailuaren arabera Ubuntu bera edo bere gainean eraikitzen den Linux Mint) nahiz eta Debianera bueltatu nahi dudan, arrazoi politikoengatik nagusiki, baina ez dut tarterik lortzen horretarako. Ardour Minten gainean erabiltzen dut, eta ez du Jack erabiltzen, bere garaian zoratu ninduelako.

@Porrjo dena dela, arrazoi nagusia da ez dudala ordenagailua grabatzeko erabiltzen, ez dut soinu txartelik. Hardware grabagailu bat dut (YAMAHA AW2400) eta hor grabatzen ditut nire pistak. Horiek USB bidez esportatzen ditut ordenagailura eta orduan erabiltzen dut Ardour, editatzeko. Beraz ez nuen Jack behar, adibidez, txartel baten I/O portuak konfiguratzeko

@Porrjo egia esan behar badizut, grabagailu hori (oso merke) erosteko arrazoi nagusia izan zen horrela ez nuela txartel bat erosi eta Linuxekin konfiguratu behar. Ordenagailuaren erabilera musikarako ahalik eta gehien murrizten saiatzen naiz. Nahiago ditut botoiak klikak baino... :-( Hortaz, Jack erabili nuen azken aldia, oker ez banago, 2009 izan zen. Asko aldatuko zen ordundik... Ez zaitut asko laguntzen...

@okerreko ados! Nik Jacken beharra dakat latentzia eta efizientzi kontuengatik, zaila lortzen, baña soinu-kalitate oneko musika sortzeko beharrezkoa.

Bestalde, zeintzuk dia Debian lehenesteko arrazoi politikoak?

[Gustatuko litzaidake kontu hauetaz gehiago tuteatzea hemen baño nere kontua esperantozkoa da; euskerazko kontu bat itea buruan dakat baño dependentzia/etengabeko-erabilera aldetik eztet nahi]

@Porrjo tira, Debian gehiago gustatu izan zait beti, Ubuntu edo Linux Mint bezalako banaketekin alderatuz garatzaile talde txikiagoa eta kolaboratiboagoa duelako. Eta gero, Ubuntu edo Mint-ek lekua egiten diete (batzutan) guztiz irekiak ez diren plataforma batzuei... Baina tira, ez dira arrazoi super potoloak.

@okerreko adosss ulertuta.

Oso bestalde: soinua eta musika-edizioari buruzko bideoak euskeraz egin eta internetera igotzea ari naiz pentsatzen, iruditzen zaitelako sekulako hutsunea dagola euskal kulturaren esparru horretan.
Horretako ere ai naiz saiatzen ordenagailua nahi deten bezela jartzen.

Badaukazu ideiarik bideo zehatzen bat egiteko? Iradokizunak, eskaerak, iritziak... hau dakin lehen pertsona ezezaguna zea jeje

@Porrjo jope! Ze proiektu polita! Nik uste dut arazo handi bat dela jendeak uste duela ezin dela soinu profesionala Linux erabiliz egin. Egia da nik ez dudala ezagutu EHan era profesionalean erabiltzen duen teknikaririk. :-( Baina uste dut "etxe mailan" nahikoa eta sobera tresna daudela Linux erabiliz grabatu edo editatzeko...

@Porrjo Nik hemen bertan ezagutu nuen @luka erabiltzailea. Ingelesez idazten du baina profesionalki dedikatzen da soinu eta irudi kontuetara Linuxekin, eta horren inguruko mezu interesgarriak jarri ditu [translation for you, Luka: I'm recommending Porrjo to follow you, because they are interested in sound and video editing with free tools, and I said you could be an interesting source]

@okerreko nik batenbat ezagutzen det profesionalki erabiltzen duna. Eta kalitate-maila "profesionala" bai, hoi argi lortu daitekela, baño jendiak ez du siñisten.

Ni bertan soinu-teknikari ziklo batean ari naiz ikasten eta ia denak software pribatiboarekin lanean, pentsatzen softwareak kalitate hobea ematen dizula, hoi jakintzak emateizunian. Enfin.

Nik @unfa ezagutzen det hemen, software askearekin lan egiten duna

@Porrjo Bestela, oso guai legoke gauza zehatzen inguruko tutorialak egitea, ez? Nola grabatu abesti bat, edo nola editatu... Gauza xinpleagoak ere, ez dakit, oso bolumen gutxi daukan artxiboak nola normalizatu... Gauza pilo bat kontatzeko, baina inportanteena litzateke jakitea jendeak zer ikasi nahi duen, ezta?

@okerreko nik pentsatu detena da kanten edizioen prozesuak ulertarazteko bideotutorial kate bat, fisikaren soinuaren inguruko azalpenak... dena eguneroko bizitzari aplikatuta.

Konpresore eta soinu-ateen erabilera azaltzea ere ondo egongo litzake, hoi baita egiten den "akats" haundienetako bat

@okerreko eta bai, ondo legoke jakitea jendeak zer nahi duen. Hasteko bideo batzuk egin nahi ditut ezagutarazteko eta gero jendearen zalantzen harira beste bideo batzuk.
Agian mastodon.eus-en egin beharko nuke kontu bat.

Eta ere zalantza dakat peertuben bakarrik edo youtuben ere jartzea bideoak

@Porrjo ya nik ere ez nuke jakingo. Peertube mundiala da baina linkak migitu behar dituzu, bilatzaile gehienek ez zaituzte hara eramango. Bestela planteatzen duzun dena super interesgarria da. Egiten badituzu, nik adi-adi begiratuko ditut bideoak, izan ere konpresoreak oso intuotiboki erabiltzen ditudala uste dut (oso gutxi dakidala esateko modu bat da, jaja). Ez daukat formaziorik eta beraz dakidana nire kabuz ikasi dut. Euskarazko bideoak ozatea mundiala litzateke.

@okerreko Egunon!
Ordenagailuan soinuaren arazoak konpondurik, gutxi barru hasiko naiz bideoak grabatzen.

Lehenago mastodon.eus-en kontu bat egingo det, ta gero Peertuben. Ez dakitena da ze instantziatan egin Peertubekoa. Proposamenik?

@Porrjo ideiarik ez, egia esan... Ez dut probatu peertube ganoraz iritzi bat izateko zein den instantzia egonkorrena... :-( Dena dela asko pozten naiz arazoak konpondu eta martxan jartzeko prest zaudelako!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.