Eznekien eguna ospatzen zenik. Ideia ona. Pentsatuko banu nori eman eskerrak... Gogoratzen naiz Software Askearekin izan nuen lehen kontaktua, Bartzelonara heldu nintzenean, 2004 inguruan. Okupazio mugimenduan ezagututako batzuk oso iaioak ziren horretan eta enamoratu nintzen eta komentzitu ninduten berehala. Apur bat engainatu ere. Ordenagailuan jarri zidaten eta esplikatu zidaten ia dena nola egin komando lerroa erabiliz

Gerora jakin nuen gauza horietako gehienek GUI bat zutela jada, eta ni han komando lerroarekin zoratzen. Lagunei esan nien eta barre egin zuten. "Horrela hobea da" zioten. Gehiago enamoratu nintzen haien aldera eramateko erabili zuten estrategiarekin. Maitagarriak.

Erakutsi haria

Eskerrak eman beharko banitu.... jope. Lehena zalantza gabe zerbitzaria daramatenei izango lirateke. Nire posta, web eta blogak eta posta zerrenda asko gorde eta zaintzeagatik. Munduko gardener onenak izateagatik. Baita eta beste zerbitzari askeei. Eta noski urte hauetan erabili eta instalatu ditudan eta antzeko banaketei... Joe, hainbeste eskertzeko...

Erakutsi haria

Eta zer esan aplikazio eta programa marabillosoei... musikarako erabiltzen ditudan , , ... bideoak editatzeko (nahiz eta ez izan ideiarik). Kartelak egiteko super lagungarriak zaizkidan eta , nire PDFak editatzen dituen eta ... zer esanik ez, komandoa asmatu zutenei. I love you people,

Erakutsi haria
Jarraitu

Baina bereziki-bereziki, software askearen, zerbitzari libreen eta hackismoaren inguruan gogoz diharduten emakume, marika, bollera, trans* jende, eta izkinetako klase xumeetako guztiei! Bidea ez da erraza baina software askea ez da askea izango gizon txuri heteroena bakarrik bada!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.