Jarraitu

unibertsitatean klaseak ematen ditut, tartean praktikak. Estatistikakoak. Aste honetan taldeka proiektu bat egin behar zuten praktika orduan nire ikasleek. 30 talde inguru ziren. DENEK google doc bat erabili dute elkarrekin lan egiteko. Uniak ez die eskaintzen dokumentu kolaboratiboekin lan egiteko plataforma arinik. Frustrazio izugarria sortzen dit. baina gaiztoek partida irabaziko digute unibertsitate hezkuntzan martxa honetan

@okerreko joe... ni lehengoan G-9 izeneko taldeak egiten dituen ikastaro batean eman nuen izena, ez dakit ezagutzen duzun: "Análisis de datos estadísticos con PSPP (Software libre)," ikastaroa zuen, eta #SoftwareLibrea izateagatik bakarrikan arreta deitu zidan.
http://www.uni-g9.net/formacion-para-doctorandos-cursos/513
Ea hartzen nauten...
#PSPP

@izaro Ah, guai dago! Ikusi nuen eta erakartzen nau izugarri baina ezin nuen agendan gauza bat gehiago jarri. PSPP erabili izan dut, karreran SPSS ikasi nuen eta oso antzekoa da, gauza batzuk komando bidez egiten dira, beste batzuk GUI. Klasiko bat klasikoen artean! Kontako didazu eta guai badago agian hurrengo eskaintzen dutenean (eskaintzen badute) animatuko naiz!

@okerreko Kar, kar, kar! Orain del urte pare bat weborri hau ikusita, segituan alde egingo nuke:
https://www.gnu.org/software/pspp/
Baina orain berriz... irrikitan horri buruz gehiago ikasteko! #iloveFS
#PSPP

@okerreko @izaro erreminta pribatiboekin hezi ditugu, baina geroz eta gazteago adoktrinatzen ditugula da txarrena. Okerrera beti. Chromebook, Google Apps denak, Microsoft…

Gauden egoeran, existitzen dela aipatuko (aipatu, besterik ez) dien Lehen Hezkuntzako ikasgela bakoitzeko irakasle bakarra egongo balitz, poztuko nintzateke hezkuntza.librezale.eus

Erabateko dependentzia sortzen diegu, baina dirudienez itsuak gara 🤐

@dabidnet @okerreko bai, arrazoi! :ablobglarezoombutfast: baina izan gaitezen #positivebomb ostiraletan behintzat! Hezkuntzan ere @librezale taldea hasi da jo eta su horren aurka lanean, eta #microsoft eta #google enteratzen direneako erresistentziaren punta-puntan egongo gara Euskal herrian! :ablobtonguewink:

@izaro @dabidnet @librezale antolatu gaitezen talde estrategikotan eta hondoratu dezagun sistema! Bai bai bai! youtu.be/pTUWwUUa1WE

@okerreko @izaro ikasketa kurba handiagoa du garbi, baino SPSS ordezkatzekotan esfortzuak -en jartzeak merezi duela esango nuke. Bi abantaila handi kateatzen ditu nire ustez: testu hutsez lan egitea eta horrek ahalbidetzen duen erreproduzigarritasuna

@miren @izaro ah ba kontuan izango dut. Egia esan nik oso gutxitan erabili dut PSPP. Oso gauza oinarrizkoak egiten ditut estatistikarekin. Atera kontuak gehienetan paketearen Calc nahikoa zait behar dudanerako. Baina esploratuko dut rstats tartea dudanean

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.