Jarraitu

Aupa lagunok. Galdera bat: ze trensa erabiliko zenukete lagun talde nahiko txiki bat (20 bat) elkarren artean kordinatzeko? Gauza da bakoitza "mundu" batean gaudela. Lankideekin uniko moodle erabiltzen dut, lagun batzukin we.riseup baina ez dago hauetako bat ere non denok dugun kontu bat. Ze sarek eskaini ditzake halako baliabideak (foroak eta abar) eta aldi berean berehalako izen-ematea baimendu? Milesker!

@Osoitz bai! Ikusi dut. Ez da zehazki behar duguna. Gehienbat foroak, wikiren bat eta artxibo arinak zintzilikatzeko aukera beharko ditugu... uste dut moodle dela ondoen etorriko zaiguna. Aspaldi-aspaldi n-1 erabiltzen genuen... halako zerbait.

@Osoitz dena dela ez nituen zerrendako trena guztiak ezagutzen eta salseatzen ari naiz. Oso lan txukuna egin duzue!

@okerreko ni emozionatuta nago Nextcloud-ekin. Pausu hauek jarraitu nituen:

1- euskaldunak.eus hostalarian erregistratu

2-Nextcloud instalatu ordenagailuan eta mugikorrean (instalazioan hostalaria eskatzean eusk... esan). Ez da behar instalatzea, nabigatzailetik erabiltzea erosoa da.

Zer lortu horrela: G Drive moduko bat, bere mugekin, eta Skype moduko bat konferentzia edo txat egiteko (nabigatzailean pestaña bat da; mugikorrerako Nextcloud Talk gehigarria instalatu behar)

Cc @Osoitz

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.