Egun batzuk daramat Thunderbird erabiltzen eta oso arraroa egiten zait, baina programa erosoa da eta ongi funtzionatzen du. Aurrera!

@okerreko
Berriro saiatu behar dut. Mugikorrean K9 mail oso erosoa izan zait eta ordenagailuan ere izan behar du Thunderbirdek. Gabonetan hasi eta 2021erako asmoa! Erabakita 👌
@bertol @aldakur

@mikelgs @okerreko @bertol @aldakur ni mugikorrean FairEmail-era pasa naiz eta K-9 baino hobeto (ez dakit esaten zergatik 😅). Thunderbid-ekin berriz, ez naiz moldatzen. Web bidezko interfazea erabiltzen dut ordenagailuan.

@miren @mikelgs @bertol @aldakur nik urte luzez mutt erabili nuen. Thunderbirdera pasa nintzenean mundu koloretsu bat deskibritzea izan zen. Bertan kudeatzen ditut 3 posta kontu, egutegiak, eginbeharren zerrenda eta RSS jarioak, eta oso ondo dabil. Gehigarri pare batekin, izugarri erraza da: emailez bidali beharreko artxibo pisutsuak automatikoki nextcloudera igotzea, karpeta koloredunak... maite dut tximistatxoria!

@miren @mikelgs @bertol @aldakur eta mobiletik posta kendu dut. Larrialdi bat bada fennec-firefox bidez sartzen naiz baina ez zitzaidan oso sanoa iruditzen laneko posta eskura izatea uneoro. RSS jarioak bai daramatzat, eta kalendarioa. Baina posta, no thanks. Unibertsitatean lan egiten dudanetik halakoak egin behar ditut lanak (intentsitate ezberdinekin) egun osoan presentzia izan ez dezan. Ui, thunderbirdekin hasi eta nire bizitza kontatzen amaitzen dut

Nik handitzean @okerreko bezala izan nahi dut 👌👌👌

Zein gehigarri tximistatxoriarentzat?

@miren @bertol @aldakur

@mikelgs @miren @bertol @aldakur portzierto nagusitan nire modukoa izateak daukan abantaila gutxietakoa thunderbird erabiltzea eta txanpu gutxi gastatzea dira

@okerreko @mikelgs @miren @bertol jaja. Bota Thunderbird erabiltzeko plugin batzuen izena. Batez ere nextcloud - ekin lotura egiten duena interesatzen zait.

@aldakur @mikelgs @miren @bertol Iepale! Ba hona hemen nextcloudera gauzak igotzeko erabiltzen dudana: addons.thunderbird.net/eu/thun eta gero Izarok zioen Lighting egutegiak sinkronizatzeko. addons.thunderbird.net/eu/thun Eta koloretako karpetak: addons.thunderbird.net/eu/thun (azken hau ez dute Thunderbirden azken bertsiora eguneratu, uste dut)

@okerreko erraz konfiguratu da ni.eus emaila (disroot, tutanota eta protonmail ez ditu aurkitu automatikoki) Jarri dizkiot zuk gomendatutako gehigarriak eta saiatuko naiz Thunderbird erabiltzen hasten! @aldakur @miren @bertol

Jarraitu

@mikelgs @aldakur @miren @bertol Ei! Beste gehigarri bat jarri dut egun hauetan eta oso pozik nago. "Send later" deitzen da eta mezuak programatzeko da, orain idatzi eta nahi duzunean bidali ahal izateko. Errepikapenak ere programatu daitezke! addons.thunderbird.net/en-US/t

@okerreko @mikelgs @miren @bertol Ona! Aukera hau bikaina da. Nik lanean (gmail) erabili izan dut ikasleei emailak bidaltzeko.

@okerreko @mikelgs @miren @bertol Jokin, zure baimenarekin hari bat ireki dut lemmy foroan. Soilik plugin hau jarri dut, besteak zure kontu! lemmy.eus/post/120

@aldakur @mikelgs @miren @bertol uff. Ea ateratzen dudan tarterik. Egia esateko estresatzen nau beste tresna berri baten (Lemmyn) egoteak... Tarterik badut egingo dut kontu bat eta gehituko ditut ideiak. 🙂

@okerreko
Niri Mastodon baino gehiago gustatzen zait, gauzak txukunago gelditzen dira eta ez dira "alferrik galtzen". Baina ulertzen dut esaten duzuna!
@aldakur @miren @bertol

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.