Badirudi Mastodonera kexatzera bakarrik natorrela baina, lagunok, batzuetan lagungarria zait zuekin halako kontuak konpartitzea. EHUk tresna berria kontratatu dio CISCOri bideo-konferentziak egiteko. Erabilera manuala sortu dute, amaitu gabe igo dute sarera (ikasturtea jada martxan dela) eta bertan diotenez, tresna Windows/Mac/Linuxen instalatu daiteke. Manualak soilik azaltzen du Windowsen nola jarri

Izendatzen zaila da nola lortzen duten teknologiekin loturiko erabakiak hain gaizki hartzea. Ez dago apusturik kode irekiko software librearen alde, ez dago apusturik bertako garatzaileen alde, ez dago ahaleginik erabiltzaileek haien autonomia garatzearen alde... Begiratzen dudan moduan begiratuta ere, ez zait bururatzen kudeaketa arduragabeagorik egin daitekeenik

Bien bitartean unibertsitate publikoa, jada berez oso publikoa ez zena, gero eta pribatuago bilakatzen zaigu, eta diru xahuketa beti norabide berean: sos publikoen zorrotik enpresa pribatu (eta gainera multinazionaletara). Baina zer kontatuko dizuet ez dakizuenik jada. Ziur aski barrenak husten ari naiz beste ezer baino...

@okerreko Batzokixetan software libria sartzen danian, orduantxe sartuko da unibertsidadian, administraziñuan, hezkuntzan... 😈 Sartuko gara danok Alderdixan, Troyako zaldixan estiluan?

@txikillana jiji. Falta jakuna. Nik ezin dot ya harpidetza bat gehixau :-P

Jarraitu

@txikillana Zure etxian gordetzen badouz, izan leike. Nerian, ez. 😛

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.