Jarraitu

Mila esker atzo baliabideak proposatu zenizkidatenoi. Saiatuko naiz horiekin ensaladila bat egiten nire klaseetan gaia tratatzeko. Gauza da konturatzen naizela nola GAFAMek klasearen esparrua inbaditzen duen, unibertsitatean ere. Nik ikerketa teknikak irakasten ditut hiru gradutako lehen eta bigarren mailetan. Eta, nahiz eta nik hortik ezer ez proposatu, tatxan, beti agertzen dira Gafam ditxosoak

Adibideak jarriko ditut:

- Ikerketa lanei lotutako bilaketa bibliografikoak egiteko google erabiltzea eta, asko jota, google scholar. Ikasleei ez zaie ezta bururatzen EHUko liburutegiko katalogoa (hein baten digitalizatua dagoena jada) kontsultatzea, are gutxiago Dialnet bezalako bilatzaile bat. Irakasle askok esaten diete ikasleei Google Scholar dela bilatzailerik onena.

- Horrekin lotuta EHUko liburutegiak aste honetan konfirmatu dit haien apustua, bibliografia kudeatzaileei dagokionena, kode itxiko tresna pribatua dela, alegia Refworks. Badakitela badaudela Zotero bezalako tresna ireki eta libreak baina horren alde egiten dutela apustua. Zergatia galdetu dudanean, ez dut erantzunik jaso. Baina hori beste kontu bat da

- Ikasleek nire klaseetan datuak sortzeko teknika ezberdinak ikasten dituzte (inkesta estatistikoa, elkarrizketa sakona, talde-eztabaida...). Automatikoki pentsatzen dute teknika horien subjektuak bilatzeko era onena "sare sozialetan zabaltzea" dela. 45 galdera itxi dituen inkesta bat nola hedatuko luketen galdetzean, lehen erantzuna beti da: instagrametik. Kostatzen da azaltzea gehienetan modurik okerrena dela inkesta bat hedatzeko

- Noski, inkesta haientzako google forms da. 4. mailara heldu eta Gradu Amaierako Lanak egitean, inkestak egiten dituzten gehienek pataforma hori erabiltzen dute eta irakasleek ontzat ematen dute. EHUk eskaintzen duen alternatiba, berriz ere, inkestak egiteko plataforma itxi baten (Encuestafacil) harpidetza korporatiboa ordaintzea. Galdetu nuen zergatik ez LimeSurvey instalatu (adibidez) EHUko zerbitzarian. Silence.

- Klaseko egunerokoan ere kolatzen da etengabe. Ikasleentzako taldeko lana = google docs. Estatistikan asko insistitu behar diet, ia debekatu ere, Libreoffice Calc erabiltzeko, haiek nahi dute dena Docs-eko Sheets aplikazioan egin (zeinak, bide batez esan dezadan, formula asko gaizki aplikatzen dituen). Idatzizko lana bada, are zailagoa da ddocs konpartitu horretatik ateratzea. Ordenagailu parean dauden denboraren %99a google-en logeatuta pasatzen dute

- Horrekin loturik, aurreko ikasturtean zerbitzu informatikoari eskaera igorri nion, eskatuz eGelan (EHUko moodleen izena) inplementatzeko tresna bat dokumentu kolaboratiboentzako (adbibdez, Collabora Online). Horrek emango luke aukera ikasleek lan kolaboratiboa moodle barruan egiteko, eta niri haien lanaren gainean komentario eta zuzenketak egiteko. Erantzun zidaten "erabakia hartzen denean jakinaraziko dizugu". Ez zuten erantzun. Aurten berriz idatzi dut "erantzun bat nahi dut" esanez. Nope.

Eta abar eta abar. Saiatu naiz ikasleekin ikuspegi praktikotik hitz egiten. Esaten, adbidez, Libreoffice Calc hobeto dabilela Driveko kalkulu orria baino. Libreoffice Writerrek askoz aukera hobea eskaintzen diela haien lanak egiteko, maketazio, itxura eta euskararen zuzenketa aldetik. Baina argumentu teknikoak ez die askorik inporta, tresna horiek erabiltzea haientzat lan bat delako, eta bestea ia ia instintoz ateratzen zaie.

Hitz egin diet datuen pribatizazio eta negozioaz, kontrolaz eta abarraz. Begiak irekitzen dituzte batzuek, baina oro har uste dut ez ditudala tresna egokiak hori komunikatzeko, eta hortik zetorren baliabide eskaera... Ea proposatu dituzuenekin zerbait hobetzen dudan. Kontatuko dizuet eta barkatu txapa.

@okerreko Ez eskatu barkamenik Jokin, kontau dozuna oso oso interesgarrixa da ta, baitta nere perfilleko ignorantiondako be (ni neu be zati haundi baten GAFAMen abaro eroso eta epelian lotan nagolako). Honek arazuan dimentsiñuakin jabetzeko aukeria emoten desku (nere modukuei) baitta gaindittu biharreko erronkiari tamañua hobeto hartzeko be (bere mundu endemikuan bizi diran librezaliei).

@okerreko ezagutzen duzu Hezkuntzan Librezale, ezta? Hezkuntzarekin nolabaiteko harremana duten pertsonen arteko talde bat da, azken urteotan zenbait gauza (nire ustez) oso interesgarri burutu ditu. Zeure mezu jario hau irakurtzeko lotura pasatu diet. Eskerrik asko gurekin konpartitzeagatik.

Bada ezpada: hezkuntza.librezale.eus/

@txikillana

@desertorea @okerreko @txikillana iepa! Ze jario interesgarria!
Mila esker Jokin EHUko egoera tamalgarria azaltzeagatik. Pentsatzen nengoen eta agian weborri bat egin daiteke, zuk azaldutako arazoekin eta erantzunekin.
Hau da, ikerketarako baliabide libreak dituen katalogoaz aparte, (nik uste erraz egin genezakeela) aipatuz zergatik erabili, eta EHU-Unibertsitatera bideratuz...
Ni animatu naiteke, presio gabe, hori prestatzen.
Gero erraza litzateke esteka bakarrik elkarbanatzeko ikasle eta irakasleen artean....

@izaro @desertorea @okerreko Webgune horren sarrera gisa, baina, Jokinen testu/laburpena ipini. Lapidarioa eta sintetikoa. EHUko jende gehiena (irakasle, administrari zein ikasle) nire modukoak direlakoan nago. Pixka bat "techie" jartzen zaretenean, ezin izaten zaituztegu jarraitu.

@txikillana @desertorea @okerreko
Ja! Zu bezalakoak balira erdia gutxienez, lan guztia eginda genuke! ;)

@izaro @desertorea @txikillana oso ideia ona da. Idatziko dizut momenturen baten pribatu bat ta komentatu dezakegu, ze bide batez beste gonbidapen bat nuen zuretzako :-)

@okerreko oso ondo! Nahi duzunean! ;)
Nik ere "Zotero"rena eskatuko dut... nori idatzi behar zaio hori kontuan har dezaten? Agian pare batek eskatuko bagenu.... ;)

@izaro ai amigo. Hor dago koxka. CAUra idatzi, errektoreordetzara... bihar edo etzi bidaliko dizut mezu konspiratzaile hori eta ea nola planteatzen dugun Neguko Jauregia hartzea🤣🤣🤣

@okerreko
Batu daiguzan indarrak:
moodle.org/plugins/mod_etherpa
Hori erabilten juek Mondragon Unibertsitatean, UEUn, Akisgranako Unibertsitatean eta etxakixat nun gehiago.
Eskatu egik heuk pe; hartara, gitxienez hiru ixango gozak :-D

@juan etherpad nik asko erabiltzen dut ingurune ugaritan baina esango nuke ikasketa ingurunean hobe dela Collabora, gainera moodle barruan integratzen da eta horrek ematen du taldeka erabili edo kalifikatzeko aukera, besteak beste

@okerreko
Ba, Collabora berriro probatu behar nuke orduan. Niri Etherpadek ikasle askorekin emaitza hobeak eman dizkit Googlek berak baino.
Baina akaso hura ere erabil daiteke.

Nik, gaur gaurkoz, Framapad erabiltzen dut eta estekak eurei pasatu. Emaitza interesgarriak. Holakoren batean ea aurkeztea dudan, sekula indexatukl ez den horietariko batean edo.

@juan bai! Nik ere framapad erabili izan dut, edo nire Nextclouden sortzen ditudan dokumentuak, baina uste dut Collabora egelan bertan integreatzeak badituela bere abantailak... Sekula indexatuko ez den artikulu hori idatziz gero, abisatu eta gustura irakurriko dugu!

@okerreko
Bestela hortxe eongoa LiberaForms, banakoka erabiltzeko muxutruk, EHUri kobratuta. Baño hortxe do, ta euskeraz, guk garatua :)

@okerreko gurean ere (Deusto) Refworks...

Aurten, erabiltzen genuen ikasleentzako dokumentuak aurkezteko gida (gure graduko ikasleekin partekatutako barne dokumentua) berritu dugu. Dokumentuaren formatua, aipuak nola egin eta horietarako tresna digitalak lantzen ditu. ⬇️

@okerreko Dok. horretan:

- formatuaren kudeaketa digitalaren azalpena "aplikazio-agnostikoa" da: aipatzen dira funtzio orokorrak nola erabili etab. baina aplikazio zehatzen eredurik landu gabe, eta aplikazioen (kasu honetan, testu prozesatzaileen) izenak ematea behar denean, aipatzen dira LibreOffice Writer (beti lehena), Apple Pages, Microsoft Word, Google Docs--eta zehazten da ", adibidez".
- aipatzen den (lantzeko adina ez baitu ematen) kudeatzaile bibliografikoa Zotero da ⬇️

@okerreko (...) eta Liburutegiak duen kudeatzaile bibliografikoei buruzko materialetik Zoterori dagokion atalerako esteka zuzena gehitu dugu [honek dagoeneko sortu du, zenbait iRAkasleren artean, Zoterorekiko jakinmina].

Asmoa da dokumentu honen bertsio berritu hau datozen asteetan ezagutzera ematea ikasleei, eta noski azalpen horiek emateko LibreOffice Writer + Zotero erabiltzea.

⬇️

@miren jope. Ni antzerako materialak sortzen ari naiz baina momentuz nire irakasgaietan aplikatzeko soilik... dokumentua bukatutzat ematen duzuenean eta publikoa bada gustura emango nioke bistadizo bat...

@okerreko oso-oso oinarrizkoa da e, dokumentuak azala behar du, orriak zenbakitu, tarteak eta testuaren tamaina, familia tipografikoak konbinatzeko argibide batzuk... ahal den guztia estilo-orrien bidez ezarri. Eta aipuak nola egin APA7 zein Chicago estiloak erabiliz. Baina... maila hori da 🤷🏻‍♀️

@okerreko Azken batean, gure gertueneko ikasleekin ahal dela tresna hauek hobesteko saiakera egin eta horren bitartez-agian-noizbait Liburutegiak Zoteroren inguruko lantegiren bat eskaintzea lortzen badugu/t... bada zerbait.

Erakundearen markoa dena da, eta hori aldatzea ez da erraza. Baina gertuko ereduek (gure dokumentu honek, zure eskolako lanketak) ere badute balio bat, eta marko orokorrak baino eragin handiagoa izan dezakete.

Edo hori sinestarazi nahi diot neure buruari 😅

@miren bai bai. Nik ere horrela ikusten dut. Munstroak handiak dira baina gauza txiki orok balio dezake :-)

@okerreko
Baina
a) Dialnet. Guai-edo.
Soilik espainaren ingurukoak (espainia inperiala, Mexiko eta Txile ere agertuko dozak-eta)
b) UPV/EHUko katalogoa:
b.1) GoogleSchollar-rek indexatua jaukok?
b.2)Han oraindik digitalizatu bakoa, GoogleSen bitartez lortu nei PDFn? Bai.
c) Unibertsitateko edo Dialneteko emoitzek ez juek erakusten dalako erreferentziak zein eragin euki dauan (zemat aipu)

Onartu behar juat, GSen ganorazko alternatiba operatiborik ez juat topau.

G+SciHub+LinGen, jakina

@juan uff. Ez nago hain ziur indexazioa beharrezko irizpidea denik, edo nolabait arazoaren parte ere. Esaterako, nik idatzitako hainbat artikulu Dialneten edo EHUko katalogoan daude eta Scopusen arabera ez dira esistitzen. Baina hori beste eztabaida oso bat da. Sci-hub eta LibGenena bezala: nik erabiltzen ditut baina defendatu genezake publikoki eta unibertsitatean ikasleei esatea "animo pirateoarekin"?

@okerreko ba... Nik Alexandraren lanari ez nioke esango pirateoa, elsevierrekoek hori badiote ere. LibGen... Hor ez dakit ze historia eta asmo dagoen.

SciHub asmo zintzoa eta zientzian beharrezkoa, zientzia egiten eta hobetzen laguntzen du. Ez ala?

@juan Hey! Alexandrak eta bere kideek egiten dutena "pirateoa" deitzen den ala ez, berdin zait niri. Nik askotan erabiltzen dut sci-hub eta ez diot inoiz jabego intelektualari larregizko errespeturik izan, maila horretan. Baina uste dut unibertsitateak gauza asko aldatu behar dituela horren inguruan, eta Sci-Hub ez da bere horretan konponbide bat, lasterbide bat baizik. Lasterbide bezala, estupendo, konponbide bezala, oso eskas.

@juan EHUko liburutegia digitalizazio prozesuan dago eta noski asko falta zaio baina momentuz baliabide publikoa da eta hori nire ustez zerbait bada...

@okerreko
Dudarik ez! Bejondeiela!

Baina lehenengo baliabidetzat hartzetik hurrun dago.

Dokumentu digitalizatuak online leitzeko aukera baino ez du ematen, oharrik ezin gehitu...
Gaur egunean ea beste bertsipren bat dagoen topatzeko ahalegina egiteko gomendioa dela ere esango nuke.

Baina, jakina, EHUk baino ez dituen edukien kasuan batez ere, berri benetan pozgarria

@juan Bai, tira, niretzako oraindik ez daude ezta "gainditzeko" moduan, jajaja. Emango dituzte pausu gehiago benetako borondatea dagoenean, suposatzen dut...

@okerreko
Gure irakasleetako gehienek "bilatu Googleen" esateigute, "interneten" ordez

@okerreko
Hik zerrendatutako guztien ganean jaukat zer esana edo zer gehitua.
Baina bat edo batzuai baino ez deutsate kolpeko. Indarrak batzeko, zalantzan ipintzeko, kontran egiteko edo dana dalakorako.

@juan @okerreko

Zuek biekin ya hiru gea EHUko kide gai hontan interestuak. Esatearren :)

@porru @okerreko +1

Jakin dok Itsas taldi b badana? Postaczerrendi jarabilek ta zozemat kontu hor erabili dozak. Aspaldijon oooosockorreo gitxi, baina

@porru @okerreko aspaldijon etxabixak aktibuegi.
Goguan LaTeXko euskaratzi ta. Ta soft librin aldeko lorpenen atzin eurak edo euretarikuk egoten dozak. Baina aspaldijon etxabizak aktibuei, esan doten modun

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.