Mila esker atzo baliabideak proposatu zenizkidatenoi. Saiatuko naiz horiekin ensaladila bat egiten nire klaseetan gaia tratatzeko. Gauza da konturatzen naizela nola GAFAMek klasearen esparrua inbaditzen duen, unibertsitatean ere. Nik ikerketa teknikak irakasten ditut hiru gradutako lehen eta bigarren mailetan. Eta, nahiz eta nik hortik ezer ez proposatu, tatxan, beti agertzen dira Gafam ditxosoak

Adibideak jarriko ditut:

- Ikerketa lanei lotutako bilaketa bibliografikoak egiteko google erabiltzea eta, asko jota, google scholar. Ikasleei ez zaie ezta bururatzen EHUko liburutegiko katalogoa (hein baten digitalizatua dagoena jada) kontsultatzea, are gutxiago Dialnet bezalako bilatzaile bat. Irakasle askok esaten diete ikasleei Google Scholar dela bilatzailerik onena.

- Horrekin lotuta EHUko liburutegiak aste honetan konfirmatu dit haien apustua, bibliografia kudeatzaileei dagokionena, kode itxiko tresna pribatua dela, alegia Refworks. Badakitela badaudela Zotero bezalako tresna ireki eta libreak baina horren alde egiten dutela apustua. Zergatia galdetu dudanean, ez dut erantzunik jaso. Baina hori beste kontu bat da

- Ikasleek nire klaseetan datuak sortzeko teknika ezberdinak ikasten dituzte (inkesta estatistikoa, elkarrizketa sakona, talde-eztabaida...). Automatikoki pentsatzen dute teknika horien subjektuak bilatzeko era onena "sare sozialetan zabaltzea" dela. 45 galdera itxi dituen inkesta bat nola hedatuko luketen galdetzean, lehen erantzuna beti da: instagrametik. Kostatzen da azaltzea gehienetan modurik okerrena dela inkesta bat hedatzeko

- Noski, inkesta haientzako google forms da. 4. mailara heldu eta Gradu Amaierako Lanak egitean, inkestak egiten dituzten gehienek pataforma hori erabiltzen dute eta irakasleek ontzat ematen dute. EHUk eskaintzen duen alternatiba, berriz ere, inkestak egiteko plataforma itxi baten (Encuestafacil) harpidetza korporatiboa ordaintzea. Galdetu nuen zergatik ez LimeSurvey instalatu (adibidez) EHUko zerbitzarian. Silence.

- Klaseko egunerokoan ere kolatzen da etengabe. Ikasleentzako taldeko lana = google docs. Estatistikan asko insistitu behar diet, ia debekatu ere, Libreoffice Calc erabiltzeko, haiek nahi dute dena Docs-eko Sheets aplikazioan egin (zeinak, bide batez esan dezadan, formula asko gaizki aplikatzen dituen). Idatzizko lana bada, are zailagoa da ddocs konpartitu horretatik ateratzea. Ordenagailu parean dauden denboraren %99a google-en logeatuta pasatzen dute

- Horrekin loturik, aurreko ikasturtean zerbitzu informatikoari eskaera igorri nion, eskatuz eGelan (EHUko moodleen izena) inplementatzeko tresna bat dokumentu kolaboratiboentzako (adbibdez, Collabora Online). Horrek emango luke aukera ikasleek lan kolaboratiboa moodle barruan egiteko, eta niri haien lanaren gainean komentario eta zuzenketak egiteko. Erantzun zidaten "erabakia hartzen denean jakinaraziko dizugu". Ez zuten erantzun. Aurten berriz idatzi dut "erantzun bat nahi dut" esanez. Nope.

Eta abar eta abar. Saiatu naiz ikasleekin ikuspegi praktikotik hitz egiten. Esaten, adbidez, Libreoffice Calc hobeto dabilela Driveko kalkulu orria baino. Libreoffice Writerrek askoz aukera hobea eskaintzen diela haien lanak egiteko, maketazio, itxura eta euskararen zuzenketa aldetik. Baina argumentu teknikoak ez die askorik inporta, tresna horiek erabiltzea haientzat lan bat delako, eta bestea ia ia instintoz ateratzen zaie.

Hitz egin diet datuen pribatizazio eta negozioaz, kontrolaz eta abarraz. Begiak irekitzen dituzte batzuek, baina oro har uste dut ez ditudala tresna egokiak hori komunikatzeko, eta hortik zetorren baliabide eskaera... Ea proposatu dituzuenekin zerbait hobetzen dudan. Kontatuko dizuet eta barkatu txapa.

@okerreko Ez eskatu barkamenik Jokin, kontau dozuna oso oso interesgarrixa da ta, baitta nere perfilleko ignorantiondako be (ni neu be zati haundi baten GAFAMen abaro eroso eta epelian lotan nagolako). Honek arazuan dimentsiñuakin jabetzeko aukeria emoten desku (nere modukuei) baitta gaindittu biharreko erronkiari tamañua hobeto hartzeko be (bere mundu endemikuan bizi diran librezaliei).

@okerreko ezagutzen duzu Hezkuntzan Librezale, ezta? Hezkuntzarekin nolabaiteko harremana duten pertsonen arteko talde bat da, azken urteotan zenbait gauza (nire ustez) oso interesgarri burutu ditu. Zeure mezu jario hau irakurtzeko lotura pasatu diet. Eskerrik asko gurekin konpartitzeagatik.

Bada ezpada: hezkuntza.librezale.eus/

@txikillana

@desertorea @okerreko @txikillana iepa! Ze jario interesgarria!
Mila esker Jokin EHUko egoera tamalgarria azaltzeagatik. Pentsatzen nengoen eta agian weborri bat egin daiteke, zuk azaldutako arazoekin eta erantzunekin.
Hau da, ikerketarako baliabide libreak dituen katalogoaz aparte, (nik uste erraz egin genezakeela) aipatuz zergatik erabili, eta EHU-Unibertsitatera bideratuz...
Ni animatu naiteke, presio gabe, hori prestatzen.
Gero erraza litzateke esteka bakarrik elkarbanatzeko ikasle eta irakasleen artean....

@izaro @desertorea @okerreko Webgune horren sarrera gisa, baina, Jokinen testu/laburpena ipini. Lapidarioa eta sintetikoa. EHUko jende gehiena (irakasle, administrari zein ikasle) nire modukoak direlakoan nago. Pixka bat "techie" jartzen zaretenean, ezin izaten zaituztegu jarraitu.

@izaro @desertorea @txikillana oso ideia ona da. Idatziko dizut momenturen baten pribatu bat ta komentatu dezakegu, ze bide batez beste gonbidapen bat nuen zuretzako :-)

@okerreko oso ondo! Nahi duzunean! ;)
Nik ere "Zotero"rena eskatuko dut... nori idatzi behar zaio hori kontuan har dezaten? Agian pare batek eskatuko bagenu.... ;)

@izaro ai amigo. Hor dago koxka. CAUra idatzi, errektoreordetzara... bihar edo etzi bidaliko dizut mezu konspiratzaile hori eta ea nola planteatzen dugun Neguko Jauregia hartzea🤣🤣🤣

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.