@jukers @txo_elurmaluta @argia @iametza Beno, luzea litzateke garatzen, termino orokorretan. Dagokigun gaiari lotuta, hainbat pertsona eta eragile larrituta agertzen dira teknologia horrek (AAk) gure "humanitateaz" beste egingo duelako, gure gizatasuna lapurtuko digulako. Humanoa denaren irudi idealizatu bat dago hor, ez duena teknologia barne hartzen alde batetik, eta uste duena "humanoa" den guztia ona dela berez.