Larunbat honetan nire bizitzako kontzerturik goiztiarrena emango dut. OLOR 16:00tan hasiko da, eta hortik aurrera talde gehiago arratsalde osoan!

Horren ordez Ballestrinirekin ohera noa. Intensito, puntu edo komarik gabe eta gogorra gaiei dagokionez ere. Eta hala ere mila milloi aldiz nahiago dut.

Akatsa! Latza. Ez zen Fiat Punto. Fiat UNO zen. Hau bezala baina txuria. Horregatik zen il perdigone bianco.

Miquel Missé soziologo eta aktibistari elkarrizketa atzoko Berrian. Egia da laburrean zaila dela azalpen zehatzak ematea. Interesgarria da oso elkarrizketa, baina nik liburua irakurtzea gomendatuko nizueke, non patxadaz eta luzeago esplikatzen duen bere ikuspuntua.

berria.eus/paperekoa/1942/012/

Robot man, robot man, roo-boot maaan 🎶🎵🎶 OMDren temazoa. Beteraniak ere kontatzen du.
m.youtube.com/watch?v=G4UYpq9_

Bauhausen "Burning from the inside" diskoa borobila iruditzen zait. Kantuak oso onak dira, interpretazioa ere, dispertsio maila perfektua... eta azala? Dalovit. Nire apalategiko disko kuttunetako bat zalantzarik gabe.

Baina momentuz goizeko saria Ötzi taldearen "Ghosts" diskoarentzat. gotikoa, sintetizadoreekin. ♡♡♡

otzi.bandcamp.com/album/ghosts

Gaia aldatuz, lorora The Nots taldearen 7" singel hau. Temazo A aldean, temazo B aldean.

Busa berandu heltzen da, jendea urduritu eta Bilboko bidaiarien ostean txoferra jeisten denan jendeak begiratzen dio ZU ZARA ERRUDUNA aurpegiarekin. Badakizue, Maggie Simpsonek bere bekain bakarreko ultraetsaiari begiratzen dion bezala.

Atzo asperturik MAYHEM taldeari buruzko biopica ikusi nuen. Ederra truñetea. Nahiko txarra da, madremia. Gaur kuskuseatzen egon naiz euren diskografian. Daflipat. Discogs-en saldu den merkeena 356 eurotan.

Ei, kuriositate bat gelako geekitxoentzako: mastodon TOR nabigatzailean erabiltzen dudanean dena da berdina kenduta ezin dudala bultzadarik egin, ez dagoelako bultzada ikurrik. Firefox arruntean, bai. Zergatik ote da?

Argazkian TORen nola ikusten den toot bat.

Apur bat de manual Population taldearen "Beyond The Pale" hau. Baina ondo egina. Sisters of Mercy, Joy Division eta hasierako New Model Army arteko nahasketa-edo.

population.bandcamp.com/album/

Ostras ze ona. Atzo ikasleei espliaktu nien korrelazioa eta kausalitatea ez direla gauza bera eta gaur zahar baten reseña hau topatu dut. Memeo. Es dut uste oso adibide ona denik haiei jartzeko. 180 ikasle inguru ditut eta apenas daude hiru itxura dutenik, baina tira, nork daki, batzutan kresta barrutik doa.

Nire ordenagailuan gertatu berri den "kasualitate" bat: lagun bati bidalitako mezua alde batetik eta facebooken atera zaidan publizitatea bestetik. Tori tori eta tori

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.