Erakutsi gehiago

Ai. Atzoko -ren kontzertu ostean kostatu zait jaikitzea. Kosta zait gehiago eta gero berehala gutxiago. Zenbat disfrutatu nuen aspaldiko partez -zale Zarauztarrekin!

@txikillana oh! Nere gai faboritotako bat... Eskorbutoren "enterrado vivo abestian", "Estaba enterrado vivo dioen lekuan" "Trabajé, era domingo".

@txerren amen hermana. Neri kriston txapa ematen didate. Somebody stop Tentu, pleas3

@txikillana ez ba. Hori. Osea Korteinglesekoa, bai. Osea ez beste bueno ulertzen didazu.

@txerren bai bai ona da! Eta pertsonaia, bere buru fragmentazioarekin... lovely

Momentuz oso ondo doa , @txerren . Ez da munduko gauza originalena baina istorio fantastiko on orok euki beharrekoa dauka: dimentsio paraleloak :-P Zer esanik ez, momentuz (8 atal) Mr. Nobody da nire gogokoena. Bera izan nahi dut.

Oso tentagarria da noski atzoko komentatzea baina EZ dut egingo. Zergatik? Txapa bat delako. Hauteskundeak komentatzea eta masturbazioa intimotasunean please. Lagun pare batekin geratu naiz gaur gauez listorretarenak egiteko BAINA eremu pribatuan utziko ditugu gure epifania eta rebelazio denak.

Beste bat. Milaka komentario lodifobo entzun ditut jende potoloaren inguruan transporte publikoari lotuta. Bi eserleku okupatzen direla eta ezdakitzer. Oso gutxi aldiz eguna gimnasioan pasatzearen ondorioz kroasan gorputza geratzen zaien gizonkote super zabal horien inguruan. Gaur bat tokatu zait alboan ta ai ama. Besoak gurutzatzen zituen eta ni eserlekuaren heren batean konfinatua

Bai, urtean dozenaka talde berri ezagutzen ditut, baina esango nuke nirekin geratuko direla luzerako. "Popular music" disko itzela da, eta lehen bi maketak biltzen dituen "Red Scare" konpilazioa ere etzaio atzean geratzen. Ze poztasun ematen duen kontzertuak antolatzen laguntzea halako taldeak agertzen direnean.

Apartado musikalean, duela urtebete inguru Getariako The Guests estatubatuar taldea ikusteko beta izan genuen. Kontzertu osoa ahoa zabalik pasa nuen, txunditurik. Egun hauetan euren bi diskoak entzuten ari naiz pila bat, eta pasada bat iruditzen zaizkit, esparruan eta konpromezuz maila horretako kantak egiten dituzten talde gutxi daudela esango nuke. theguests000.bandcamp.com/

Behin lagun batek oso historia ona kontatu zidan gauza hauen inguruan. Filosofiako doktoregai batek, bere tesia A2 tamainako poster baten laburtzera behartua kongresu baterako, tesi osoa inprimatu zuela orrian bertan. Letra tamaina txikiena aukeratu zuen eta tesi osoa sartu zuen. Mantxa beltz erraldoia zen.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.