Erakutsi gehiago

Gaia aldatuz, lorora The Nots taldearen 7" singel hau. Temazo A aldean, temazo B aldean.

Eskerrak ez daramagula helduok txupeterik bestela "stxup stxup" soinuak geltoki osoan entzungo ziren. Ez zaigu bururatzen arazoa ez dela berea. Zergatik demontre ez dago bus/txofer bat gehiago ordu hoietan eta hortaz bi norabideetako busen ordutegiak ez daude elkarren menpe? Asáber. Igual adarjotze bat da? Kexarik jarriko du inork "stxup stxup" egiteaz gain?

Busa berandu heltzen da, jendea urduritu eta Bilboko bidaiarien ostean txoferra jeisten denan jendeak begiratzen dio ZU ZARA ERRUDUNA aurpegiarekin. Badakizue, Maggie Simpsonek bere bekain bakarreko ultraetsaiari begiratzen dion bezala.

Kapitalismus + transporte publicus: ostegunetan 9tako busa hartzen dut Bilbora. Ez dago gaizki, normalean 7takoa hartzen dut. 9takoa askotan berandu dator. 9tan atera ordez askotan 9etan heltzen da. Batzutan beranduago. Ia ziur nago 8tan Bilbotik ateratzean dagoen trafikoa dela erruduna. Baina zer gertatzen da?

Atzo asperturik MAYHEM taldeari buruzko biopica ikusi nuen. Ederra truñetea. Nahiko txarra da, madremia. Gaur kuskuseatzen egon naiz euren diskografian. Daflipat. Discogs-en saldu den merkeena 356 eurotan.

Jokin △.C. (r)en bultzada

Ei, kuriositate bat gelako geekitxoentzako: mastodon TOR nabigatzailean erabiltzen dudanean dena da berdina kenduta ezin dudala bultzadarik egin, ez dagoelako bultzada ikurrik. Firefox arruntean, bai. Zergatik ote da?

Argazkian TORen nola ikusten den toot bat.

Jokin △.C. (r)en bultzada

Bide batez, lorora disketxearekin, azkenaldian asko gustatu zaizkidan disko asko hortik atera direla konturatu naiz (BB and The Blips, GsP, Scrap Brain... ) thrillingliving.bandcamp.com/

Ze freskito 2017ko taldearen disko hau. Kantu laburrak, zuzenak, dibertigarriak. Tartean ze musikari dauden ikusita ez nau harritzen: members of BIKINI KILL, SKINNED TEEN, MOZART, STILLSUIT, SPIDER AND THE WEBS, THE FRUMPIES, PETTY CRIME, SUNDAY DRIVERS. Ahí es nada. thrillingliving.bandcamp.com/a

Ene bada. Ze disko ederra egin duen Nadah El Shazly Egiptoko Kairo hiriko musikariak. da baina ez da betikoa, da baina gozoa da, gozoa da baina gazia ere... Tradiziotik badu zerbait baina... Tira, zer esango dizuet, entzutea hobe.
nadahelshazly.bandcamp.com/

Apur bat de manual Population taldearen "Beyond The Pale" hau. Baina ondo egina. Sisters of Mercy, Joy Division eta hasierako New Model Army arteko nahasketa-edo.

population.bandcamp.com/album/

Wow! Diska berria ere oso ondo dago! Oe oe oe

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.