Erakutsi gehiago

Akatsa! Latza. Ez zen Fiat Punto. Fiat UNO zen. Hau bezala baina txuria. Horregatik zen il perdigone bianco.

Bide batez, ezagutu behar zenuten nire Fiat Puntu hura. Stefano deitzen genion, Stefano il Perdigone Bianco. Behin Eibartik Bartzelonara joan nintzen eta bide erdian fusible bat hautsi zen (igandea zen gainera) eta intermitenteak ez zebiltzan. Imaginatu ze guatxi Bartzelonara sartzea keinukari gabe. Ai, ze oroitzapen onak.

Esaterako, Lan-Poltsetan parte hartzeko bete behar den aplikazioak duela urte batzuk izan nuen Fiat Punto kotxeak baino trukito gehiago ditu. Urtero epea bete baino egun bat lehenago gainez egiten du eta urtero email bat bidaltzen dute 16:00ak inguruan esateko "epea luzatuko dugu badakigulako arazoak daudela". Txantxa bat dirudi

Ezagutzen al duzue inor -n informatika zerbitzuetan lan egin duenik? Azalpen logikorik duzue esplikatzeko zergatik denak huts egiten duen beti? Zerbitzariak Windowsekin daude? Zein da akatsa? Unibertsitate bat izateko oso prekarioa da arkitektura digitala...

ko lan poltsetako torturitan aurten ere. Ziur naiz zuetako edozeinek bere aisialdian horrek baino hobe funtzionatuko lukeen aplikazioa diseinatu zenezaketela.

Jokin △.C. (r)en bultzada

Busti gara, bai 21. euritsua bada, baina ematen du asteburuan eguraldi eguzkitsua izango dugula; esan ohi den bezala, "ez dute udaberria geldiaraziko" Gasteiz

Jokin △.C. (r)en bultzada

Irailaren 16an hasiko da Herrira, Jaiki Adi, Etxerat, Bitartekariak eta euskal presoen abokatuen aurkako epaiketa argia.eus/albistea/irailaren-1

Daflipat Windowsi sistema OPERATIBO deitzearen kontua. Uniko ordenagailu batean ordu erdi daramat programa bat abiarazi nahiean. Eta sinistuidazue, ez da Heathroweko aire-espazioa kudeatzen duen aplikazioa. Gauza oso xinplea da. Operativo, my ass

Tapoitxoa Bilbora sartzen. Lanera kotxean joaten diren horiek... utzi pasatzen busari, demonios.

Miquel Missé soziologo eta aktibistari elkarrizketa atzoko Berrian. Egia da laburrean zaila dela azalpen zehatzak ematea. Interesgarria da oso elkarrizketa, baina nik liburua irakurtzea gomendatuko nizueke, non patxadaz eta luzeago esplikatzen duen bere ikuspuntua.

berria.eus/paperekoa/1942/012/

Robot man, robot man, roo-boot maaan 🎶🎵🎶 OMDren temazoa. Beteraniak ere kontatzen du.
m.youtube.com/watch?v=G4UYpq9_

Bauhausen "Burning from the inside" diskoa borobila iruditzen zait. Kantuak oso onak dira, interpretazioa ere, dispertsio maila perfektua... eta azala? Dalovit. Nire apalategiko disko kuttunetako bat zalantzarik gabe.

Facebookek ez du maite pribatutasuna. Nire kontuan TORekin sartzen saiatzen banaiz nire nortasuna konfirmatzea eskatzen dit. Bi modu: nire mobilera SMS bat bidatzea edo nire kontuko lagunen argazkiak identifikatzea. Gure segurtasunaren aitzakiaz (inork ez dezala zure FBeko nortasuna ordezkatu) datu gehiago biltzen dituzte. Beraien arazoak konpontzeko gure arazoen aitzakia.

Baina momentuz goizeko saria Ötzi taldearen "Ghosts" diskoarentzat. gotikoa, sintetizadoreekin. ♡♡♡

otzi.bandcamp.com/album/ghosts

Gaia aldatuz, lorora The Nots taldearen 7" singel hau. Temazo A aldean, temazo B aldean.

Eskerrak ez daramagula helduok txupeterik bestela "stxup stxup" soinuak geltoki osoan entzungo ziren. Ez zaigu bururatzen arazoa ez dela berea. Zergatik demontre ez dago bus/txofer bat gehiago ordu hoietan eta hortaz bi norabideetako busen ordutegiak ez daude elkarren menpe? Asáber. Igual adarjotze bat da? Kexarik jarriko du inork "stxup stxup" egiteaz gain?

Busa berandu heltzen da, jendea urduritu eta Bilboko bidaiarien ostean txoferra jeisten denan jendeak begiratzen dio ZU ZARA ERRUDUNA aurpegiarekin. Badakizue, Maggie Simpsonek bere bekain bakarreko ultraetsaiari begiratzen dion bezala.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.