Erakutsi gehiago

Apartado musikalean, duela urtebete inguru Getariako The Guests estatubatuar taldea ikusteko beta izan genuen. Kontzertu osoa ahoa zabalik pasa nuen, txunditurik. Egun hauetan euren bi diskoak entzuten ari naiz pila bat, eta pasada bat iruditzen zaizkit, esparruan eta konpromezuz maila horretako kantak egiten dituzten talde gutxi daudela esango nuke. theguests000.bandcamp.com/

Behin lagun batek oso historia ona kontatu zidan gauza hauen inguruan. Filosofiako doktoregai batek, bere tesia A2 tamainako poster baten laburtzera behartua kongresu baterako, tesi osoa inprimatu zuela orrian bertan. Letra tamaina txikiena aukeratu zuen eta tesi osoa sartu zuen. Mantxa beltz erraldoia zen.

-ko Master eta Doktorego eskolak jardunaldiak antolatzen ditu, tesia egiten ari garen ikertzaileei zuzenduak. Poster bat egin daiteke zure tesia laburtuz, edo "zure tesia 180 segundutan" aurkeztu, alegia, hiru minututan. Ez dakit non dagoen unibertsitate honen "reboot" botoia baina igual egin beharko genuke yamismo.

Hamasei proposamen zentzudun eta zehatz, oso tresna baliagarria izan daiteke aldarrikapen eta eraldaketarako zerrenda hau. mastodon.eus/@argia/1019750457

Horren ordez Ballestrinirekin ohera noa. Intensito, puntu edo komarik gabe eta gogorra gaiei dagokionez ere. Eta hala ere mila milloi aldiz nahiago dut.

Muahahaha. Saiatu naiz online ikusten politikarien arteko debate famoso hori. Ze inuxentea naizen pentsatu dudala ahalko nuela osoa ikusi. Ezta erdia ere. Ez dakit nola bizi den jendea telebistarekin. Nire osasun mentala sei hilabetetan hondoratuko litzateke guztiz.

Zuek ulertzeko nola den -ko lan poltsen kontua, aplikazio batean igo behar dituzu zure merituak (titulu eta halakoak) eta aplikazio beraren beste atal batean horiek justifikatzeko ziurtagiriak. Ez dut lortu gaur bi segidan baino gehiago igotzea goiz osoan. Firefox bat dut irekia nire gauzekin eta beste leiho bat aparte, bigarren igoeratik aurrera bota egiten nauelako eta berrabiarazi behar dudalako. Kontatzen ari naiz munduko gauzarik aspergarriena, sorry.

Akatsa! Latza. Ez zen Fiat Punto. Fiat UNO zen. Hau bezala baina txuria. Horregatik zen il perdigone bianco.

Bide batez, ezagutu behar zenuten nire Fiat Puntu hura. Stefano deitzen genion, Stefano il Perdigone Bianco. Behin Eibartik Bartzelonara joan nintzen eta bide erdian fusible bat hautsi zen (igandea zen gainera) eta intermitenteak ez zebiltzan. Imaginatu ze guatxi Bartzelonara sartzea keinukari gabe. Ai, ze oroitzapen onak.

Esaterako, Lan-Poltsetan parte hartzeko bete behar den aplikazioak duela urte batzuk izan nuen Fiat Punto kotxeak baino trukito gehiago ditu. Urtero epea bete baino egun bat lehenago gainez egiten du eta urtero email bat bidaltzen dute 16:00ak inguruan esateko "epea luzatuko dugu badakigulako arazoak daudela". Txantxa bat dirudi

Ezagutzen al duzue inor -n informatika zerbitzuetan lan egin duenik? Azalpen logikorik duzue esplikatzeko zergatik denak huts egiten duen beti? Zerbitzariak Windowsekin daude? Zein da akatsa? Unibertsitate bat izateko oso prekarioa da arkitektura digitala...

ko lan poltsetako torturitan aurten ere. Ziur naiz zuetako edozeinek bere aisialdian horrek baino hobe funtzionatuko lukeen aplikazioa diseinatu zenezaketela.

Jokin △.C. (r)en bultzada

Busti gara, bai 21. euritsua bada, baina ematen du asteburuan eguraldi eguzkitsua izango dugula; esan ohi den bezala, "ez dute udaberria geldiaraziko" Gasteiz

Jokin △.C. (r)en bultzada

Irailaren 16an hasiko da Herrira, Jaiki Adi, Etxerat, Bitartekariak eta euskal presoen abokatuen aurkako epaiketa argia.eus/albistea/irailaren-1

Daflipat Windowsi sistema OPERATIBO deitzearen kontua. Uniko ordenagailu batean ordu erdi daramat programa bat abiarazi nahiean. Eta sinistuidazue, ez da Heathroweko aire-espazioa kudeatzen duen aplikazioa. Gauza oso xinplea da. Operativo, my ass

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.