Erakutsi gehiago
Jokin △.C. (r)en bultzada

Laugarren eguna, eta oraindik ez dira agertu zabor-industrialen tonen eta tonen azpian lurperatutako eta galdutako bi langileak. Lau egun, eta erantzule politikoek aurpegia eman gabe jarraitzen dute. Lotsagarria da bururatzen zaidan hitzik politena

Euskadi, auzolotsa.

Itziar pasata errubera pintxatu eta beste bus baten zain egon gara luze xamar. Momentu batean txoferistak esan digu (maite dut txoferista esatea) gauzak eskuan izateko eta prest egoteko bazetorrela beste busa. Gehienok txaketa eta poltsak eskuan hartu eta itxaron dugu. Gutxi batzuk ateratzen hasi dira, eta txoferrak barrura bidali behar izan ditu berriz, segurtasun protokoloa jarraituz. Bost puztarrigatik: ze generokoak ziren beren kabuz ateratzea erabaki dutenak?

Diktadura, tortura, irudi gogorrak 

Emakume oso interesgarria, potentea, borroka eredu bat eta aldi berean idazle izugarria

Erakutsi haria

Diktadura, tortura, irudi gogorrak 

Honi buruzko liburu asko idatzi dira, baina duela ez hainbeste irakurri nuen Nora Strejilevich-en "Una sola muerte dolorosa" gomendatu nahi dizuet gaur. Oso gordina baina aldi berean sensazionalismotik erabat urrun, historia zintzoki eta era berean era nahsian kontatzen du. norastrejilevich.com/ Nora pasa den urtean ezagutu ahal izan nuen, EHUn eta Bilboko Anti liburudendan egin zituen aurkezpenetan eta horien ostean.

Erakutsi haria

Diktadura, tortura, irudi gogorrak 

Oso irudi gogorrak dira, adi.

Argentinako heriotzaren hegaldien inguruko froga berriak aurkitu dituzte, zigorgabetasunaren testuinguruan auskalo zerbaitetarako balioko duten, baina tira.
telegra.ph/FOTOGRAF%C3%8DAS-DE

Jendeak elkartasun handia eskaini dit gaur Leioarako busean. Nire aurrean gutxienez hiru erdi-lokartzen, burua balantzaka... "Zuek bai dakizuela nola sentitzen naizen" esanez bezala begiratu diet. Hitzik gabeko komunikazioa

Euskal Indie taldeak, arren, aukeratu ezazue euskaraz abestea. Belakoren "Hamen" entzuten, euskaraz abesten hasten direnean denak bi puntu gora egiten duenaren sentsazioa dut. Berdin Vulk-en bigarrenarekin. Ez da soilik euskaldunok errazago ulertu eta sentitzen ditugula letrak, euskarak estilo berean dauden beste talde batzuenengandik ezberdin bilakatzen ditu abestiok. Eta hori ez da gutxi

Bestalde, RSS jarioen irakurle bat jarri dut telefonoan eta horrela mastodoneko denbora lerroa garbitu dut. Kendu ditut komunikabideen kontuak ta DL askoz "pertsonalagoa" geratzen ari zait, bai horixe. Orain, diberti nazazue, lagunok. Here we are now, entertain us

Ez dakit ohartuko zineten jada baina garraio publikoaren fans eta aldo berean hater bat naiz. Ez dakit oraindik Bilbon flamanteki saldu duten geltoki berri honetan ZER den ondo egin dutena. Bila nabil. Kontako dizuet.

Erakutsi haria

Uste dut hauek pentsatu dutela "aeroportuetan ondo badabil, hemen ere". Ez dakit galdetu duten aeroportuetan ze eskaner mota erabiltzen duten (potenteagoak, esango nuke, garestiagoak ere). Ezta zenbat gastatzen duten mantenuan. Edonola ere hobe legoke onartuko balute ez dabilela eta punto. Barik eta RFID daramaten txartelekin badabil baina kodeekin argi dago ezetz.

Erakutsi haria

Zenbat denbora behar da zerbait ez dabilela onartzeko? Bilboko autobus geltoko berrian busak dauden lekura sartzeko txartela eskaneatu behar da, baina askotan ez dabil. Pilaketak eta malaletxeak egunero. Esan gabe jende nagusi askorentzat (eta ez hain nagusientzat) sortzen diren zailtasun eta estresak. Behin nasara helduta BERRIZ eskatzen dizu txartela gidariak (analogikoki)

Susmoa dut autobus geltokiak lur azpian jartzem dituzten arkitektu eta hiri-planifikatzaileek ez dutela autobusik hartzen. 😒🤔 Denbora gehiago kostatzen da sartu eta irtetzea, agobio sensazioa areagotzen da eta espekulazioari laguntzeaz aparte nik ez diot abantailarik ikusten egia esan. Bilboko estazioa Gasteizkoarekim alderatu besterik ez dago zein ideia txarra den ikusteko.

EHUn gradua euskaraz egiten duten ikasleei euskara gaitasuna aitortzen zaien moduan, ikasturte amaieran garraio publikoan pasatzen dudan denbora ikusita, autobusak gidatu ahal izateko gida-baimena eskatuko diot Pesa-ri

Baina pasa den astean erabat engantxatua egon naiz Georgia Barnesen disko berriarekin, "Seeking Thrills". Al loro tipa honek nola kontrolatzen dituen bere sinte eta sanplerrak pop kantu borobilak baina aldi berean bereziak egiteko. Txikitatik aritu omen da katxarro elektronikoekin eta hori igartzen da. Bere diskoa "nobedade"tik klasikora pasa da bi astetan nire etxean eta aspaldi ez bezala kaletik kaskoak jantzita abesten jarri nau... pitchfork.com/reviews/albums/g

Atzo, adibidez, Sepulturaren hirugarrenarekin emozionatu nintzen. Gaur goizean Damneden azken Lparekin, 2018koa bera. Izugarria 40 urte pasa ostean talde batek hain disko ona egitea. Damned nire talde kuttunetakoa da. Haien estiloa erabat pertsonala eta irekia da eta, bereziki, temazo ikaragarriak egiten dituzte.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.