Erakutsi gehiago

Eskerrak ez dudala seme-alabarik. Erkoreka beraiengandik urrun mantentzeak obsesionatuko ninduke.

Maialen Iriartek dena bi aldiz esaten du dena bi aldiz esaten du

Ze guai nola esaten duen "abertchale". Faltan botatzen nuen.

Joe. Azkenean nik pasatzen dut berak baino okerrago. Ictus bat izaten ari dela dirudi

Erakutsi haria

Iturgaitz! O yeah! Hi hi hi hi i i iii i i tza hartuko du

Eta Idoia Mendia barnizatu egin dutela. Larregi

Hauteskunde gaua! Gauza asko esan daitezke baina bururatzen zaidan bakarra zera da: pffffff

Jokin △.C. (r)en bultzada

EHUn, langile eta ikasle guztien posta elektroniko kontuak bertoko zerbitzarietatik O365 zerbitzarietara migratu nahi dituzte.

Horren kontra eta beste hainbat pribatizazioen kontra egiteko plaforma sortu da eta adierazpen bat zabaldu da atxikimenduak eskatzen.

EHUn ere #BurujabetzaTeknologikoa behar delako, guk sinatu dugu. Zuk sinatuko duzu?

pribatizazioaristop.wordpress.

Galdera bat. Azkenaldian RSS jarioak erabiltzen nabil twitterreko kontu pare bat jarraitzeko. Baina tw→RSS bihurketa egiten duen zerbitzua erori egiten da tarteka eta akatsak ematen dizkit. Zuek hau egiten duzue? Nola?

Iepa! Hilabete guzti hauetan nahiko isilik egon naiz. Noizean behin esaten zenutena ikustera sartu izan naiz baina egia esan oso lanpetuta eta deskonektatzeko beharrarekin egon naiz... Ea berriz dinamika hartzen diodan (neurriz) mastodoni... :-)

Aupa lagunok. Galdera bat: ze trensa erabiliko zenukete lagun talde nahiko txiki bat (20 bat) elkarren artean kordinatzeko? Gauza da bakoitza "mundu" batean gaudela. Lankideekin uniko moodle erabiltzen dut, lagun batzukin we.riseup baina ez dago hauetako bat ere non denok dugun kontu bat. Ze sarek eskaini ditzake halako baliabideak (foroak eta abar) eta aldi berean berehalako izen-ematea baimendu? Milesker!

Uste dut garraio publikoan bakarrik joan nahi horrek oso ondo adierazten duela zenbateraino langile klasekook burgestxikiak izan nahi dugun. Aber, autobusean elkarrekin goaz ta listo. Nahi duzu bakarrik joan? Nahi dituzu bi eserleku? Izan aberats eta kontratatu txofer pribatu bat.

Erakutsi haria

Autobusen sarreran letra larriz mezu hau jarriko nuke: LO ZAUDENAREN PLANTAK EGITEAK EZ ZAITU ESERLEKUA PARTEKATU BEHARRAZ LIBRATUKO. MILESKER

Gaur goizean Ermua eta Eibar artean ataskatuta egon naiz lanerako bidean. Ataskatuta eta oso harro protesta egin duten gazteez! Ez delako etxean geratzeko unea. naiz.eus/eu/actualidad/noticia

elsaltodiario.com/racismo/comu Gaur El Salton, artikulu beharrezkoa. Denboratxo bat daramagu komentatzen lagunartean asiarren kontrako arrazakeria, bereziki txinatarren kontrakoa, izugarria dela. Ematen du beste komunitateekin politikoki zuzenak izan behar garela, txinatarrekin, ezta hori ere, arrazistak gara era ageriko eta lotsagabean

unibertsitatean klaseak ematen ditut, tartean praktikak. Estatistikakoak. Aste honetan taldeka proiektu bat egin behar zuten praktika orduan nire ikasleek. 30 talde inguru ziren. DENEK google doc bat erabili dute elkarrekin lan egiteko. Uniak ez die eskaintzen dokumentu kolaboratiboekin lan egiteko plataforma arinik. Frustrazio izugarria sortzen dit. baina gaiztoek partida irabaziko digute unibertsitate hezkuntzan martxa honetan

Baina bereziki-bereziki, software askearen, zerbitzari libreen eta hackismoaren inguruan gogoz diharduten emakume, marika, bollera, trans* jende, eta izkinetako klase xumeetako guztiei! Bidea ez da erraza baina software askea ez da askea izango gizon txuri heteroena bakarrik bada!

Erakutsi haria
Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.