Erakutsi berriagoak
Jokin △.C. (r)en bultzada

Adi! Ostegun honetan, hilak 21,goizeko 9.30etan, zatoz Santurtzira EGUZKILORE etxe okupatuaren desalojoa gelditzera!!!! ZABALDU MEZUA💪🏾Okupazioa babestu eta defendatu!!
Atención! Este jueves 21 a las 9.30 vente a Santurtzi a parar el desalojo de la casa ocupada EGUZKILORE!! Difunde el mensaje.

Horrela ikusten da errealitatea RSS jario baten. Esanguratsu, lehen biek elkarrizketa dirudite

Ze beldurtxoa Lurraldebuseko grebaren aurrean jendearen erreakzioak entzutea...

Jokin △.C. (r)en bultzada

#OtD 14 Oct 1977 anti-gay crusader Anita Bryant was "pied" by Tom Higgins, a gay rights activist. She then began praying and burst into tears. Following a boycott, she lost her job as brand ambassador for Florida orange juice. More LGBT+ history here: workingclasshistory.com/tag/lg

1999an musika elektronikoarekin bueltaka ari nintzen (eta beste musika guztiekin, egia esateko). Bilduma bati esker ezagutu nituen Prozack eta bere beste proiektua, Gauss. Tarte atsegina pasa dut bere testu hau irakurtzen (ruidodefondo.org/prozack/) eta baita bere Radio3eko kontzertu hau entzuten. youtube.com/watch?v=eYpGNlUs2K

Hey! Ze formulario erabiltzen dituzue ez direnak google forms edo typeform? Lagun batentzako da 😛

Nina Simone erraldoiaren zuzeneko grabaketa hauek kaleratu dituzte, Montreuxeko Jazz jaialdian jasoak urte ezberdinetan. Goiz osoa daramat berarekin. Ile guztiak tente jartzen zaizkit eta aldi berean irribarre bat jartzen dit aurpegian. Berak dio "I know how it feels to be free" eta nik pentsatzen dut "I know how it sounds when you feel it". Ikaragarria

10 egun zain egon ondoren, hilabete honetako fermentazioa ireki dut. Gaizki dago nik hau esatea, baina uste dut inoiz egin dudan onena dela. Apur bat agian, baina nire gusturako... ñam!

Musika jogailua etxean ahaztu zait eta mobilean Deezer jarri dut atakatik ateratzeko. Osea, jendeak EGUNERO entzuten du musika gauza hauekin? Deezer? Spotify? Iruditzen zait hain XIX. mendekoa... iragarkiak, gauzak antolatzeko modua... mi no entender

Hitz egin diet datuen pribatizazio eta negozioaz, kontrolaz eta abarraz. Begiak irekitzen dituzte batzuek, baina oro har uste dut ez ditudala tresna egokiak hori komunikatzeko, eta hortik zetorren baliabide eskaera... Ea proposatu dituzuenekin zerbait hobetzen dudan. Kontatuko dizuet eta barkatu txapa.

Erakutsi haria

Eta abar eta abar. Saiatu naiz ikasleekin ikuspegi praktikotik hitz egiten. Esaten, adbidez, Libreoffice Calc hobeto dabilela Driveko kalkulu orria baino. Libreoffice Writerrek askoz aukera hobea eskaintzen diela haien lanak egiteko, maketazio, itxura eta euskararen zuzenketa aldetik. Baina argumentu teknikoak ez die askorik inporta, tresna horiek erabiltzea haientzat lan bat delako, eta bestea ia ia instintoz ateratzen zaie.

Erakutsi haria

- Horrekin loturik, aurreko ikasturtean zerbitzu informatikoari eskaera igorri nion, eskatuz eGelan (EHUko moodleen izena) inplementatzeko tresna bat dokumentu kolaboratiboentzako (adbibdez, Collabora Online). Horrek emango luke aukera ikasleek lan kolaboratiboa moodle barruan egiteko, eta niri haien lanaren gainean komentario eta zuzenketak egiteko. Erantzun zidaten "erabakia hartzen denean jakinaraziko dizugu". Ez zuten erantzun. Aurten berriz idatzi dut "erantzun bat nahi dut" esanez. Nope.

Erakutsi haria

- Klaseko egunerokoan ere kolatzen da etengabe. Ikasleentzako taldeko lana = google docs. Estatistikan asko insistitu behar diet, ia debekatu ere, Libreoffice Calc erabiltzeko, haiek nahi dute dena Docs-eko Sheets aplikazioan egin (zeinak, bide batez esan dezadan, formula asko gaizki aplikatzen dituen). Idatzizko lana bada, are zailagoa da ddocs konpartitu horretatik ateratzea. Ordenagailu parean dauden denboraren %99a google-en logeatuta pasatzen dute

Erakutsi haria

- Noski, inkesta haientzako google forms da. 4. mailara heldu eta Gradu Amaierako Lanak egitean, inkestak egiten dituzten gehienek pataforma hori erabiltzen dute eta irakasleek ontzat ematen dute. EHUk eskaintzen duen alternatiba, berriz ere, inkestak egiteko plataforma itxi baten (Encuestafacil) harpidetza korporatiboa ordaintzea. Galdetu nuen zergatik ez LimeSurvey instalatu (adibidez) EHUko zerbitzarian. Silence.

Erakutsi haria

- Ikasleek nire klaseetan datuak sortzeko teknika ezberdinak ikasten dituzte (inkesta estatistikoa, elkarrizketa sakona, talde-eztabaida...). Automatikoki pentsatzen dute teknika horien subjektuak bilatzeko era onena "sare sozialetan zabaltzea" dela. 45 galdera itxi dituen inkesta bat nola hedatuko luketen galdetzean, lehen erantzuna beti da: instagrametik. Kostatzen da azaltzea gehienetan modurik okerrena dela inkesta bat hedatzeko

Erakutsi haria

- Horrekin lotuta EHUko liburutegiak aste honetan konfirmatu dit haien apustua, bibliografia kudeatzaileei dagokionena, kode itxiko tresna pribatua dela, alegia Refworks. Badakitela badaudela Zotero bezalako tresna ireki eta libreak baina horren alde egiten dutela apustua. Zergatia galdetu dudanean, ez dut erantzunik jaso. Baina hori beste kontu bat da

Erakutsi haria

Adibideak jarriko ditut:

- Ikerketa lanei lotutako bilaketa bibliografikoak egiteko google erabiltzea eta, asko jota, google scholar. Ikasleei ez zaie ezta bururatzen EHUko liburutegiko katalogoa (hein baten digitalizatua dagoena jada) kontsultatzea, are gutxiago Dialnet bezalako bilatzaile bat. Irakasle askok esaten diete ikasleei Google Scholar dela bilatzailerik onena.

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.